Europako Kontseiluko Bioetika Batzordeak gida bat argitaratu du, COVID-19aren kontrako txertoak ekitatez eskuratu ahal izateko eta etorkizuneko izurriteetarako


Europako Kontseiluko Bioetika Batzordeak printzipioen gida labur bat argitaratu du txertoak ekitatez eskuratu ahal izateaz. Bertan, Batzordeak gogorarazi du Giza Eskubideei eta Biomedikuntzari buruzko Hitzarmenaren 3. artikuluaren arabera, Estatuek ekitatez ahalbidetu behar dutela osasun-arreta egokia jasotzea. Izurriaren testuinguruan, artikulu horrek esan nahi du edonork, bereizketarik egin gabe, txerto seguru eta eraginkorra lortzeko aukera izan behar duela.

Batzordearen iritziz, baliabiderik ezaren aurrean, funtsezkoa da txertoak jaso ahal izango dituzten taldeak lehenestea, heriotzak eta gaixotasun-koadro larriak ahalik eta gehien gutxitzeko, baita hedapena murrizteko ere. Gainera, bereziki kontuan hartu behar dira osasun-zerbitzuak jasotzerakoan behin eta berriz desabantaila duten pertsonak, eta haien beharretara egokitu behar da txertoaren eskuragarritasuna. Adibidez, etxegabeen premietara edo agiri-irregulartasunean daudenen beharretara. Gida horrek jarduteko zenbait jarraibide ematen ditu pertsona horiek behar bezala artatzeko. Horrez gain, nabarmentzen du txertoak eskuratzeko orduan, inor ez dela diskriminatu behar egoera sozioekonomikoagatik, bizilekuagatik edo hezkuntza-mailagatik.

Era berean, gidak azpimarratzen du oso garrantzitsua dela informazio argi, zehatz, ulergarri eta fidagarria ematea, eta informazio hori hezkuntza-maila edo komunikazio-premia berezietara egokitzea. Ohartarazten du diseinatutako prozedurak behar direla, ustelkeria, nahierako salbuespenak edo manipulazioa saihesteko.

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad