Europar Batasunaren Justizia Auzitegiak adierazi du hiru herrialdek ez zutela bete EBren Zuzenbidea, ez baitzituzten hartu EBko herrialdeen artean egin zen banaketaren arabera zegozkien errefuxiatuak


2015. urtean, Europar Batasunaren Kontseiluak erabaki zuen nazioarteko babesa eskatu zuten 160.000 pertsona birkokatzea, Greziatik eta Italiatik beste estatu kide batzuetara, bi urtean, nahitaez. Hala ere, hiru herrialdek, Hungariak, Poloniak eta Txekiar Errepublikak, ez zituzten birkokatu EBren Kontseiluak esleitu zizkien pertsonak.

EBren Justizia Auzitegiak orain adierazi du ez-egite hori Europar Batasunaren Zuzenbidearen kontrakoa dela. Auzitegiak ez ditu onartu estatu horiek birkokatzeak ez egiteko eman zituzten arrazoiak, alegia, ordena publikoa eta barne-segurtasuna mantendu behar izatea. Auzitegiak dioenez, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 72. artikuluan ezarritako salbuespenaz baliatzeko, estatuek frogatu behar dute hori egin beharra daukatela, ordena publikoari eta segurtasunari buruz dituzten erantzukizunak gauzatu ahal izateko. Horretarako, kasuak banan-banan aztertu behar zituzten, elementu koherente, objektibo eta zehatzetan oinarrituz, birkokatzeko proposatu zen eskatzaile bakoitzak une hartan arriskua zekarren edo ekar lezakeen argitu ahal izateko.

Iturria: Europar Batasunaren Justizia Auzitegiak

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad