GIZA ESKUBIDEEN URRAKETA LARRIEI ETA BIKTIMEN DUINTASUNARI BURUZKO EGIARAKO ESKUBIDEAREN NAZIOARTEKO EGUNA DELA BIDE



Vitoria-Gasteiz

Gaur, martxoak 24, Nazio Batuen egiarako eskubidearen nazioarteko eguna da, giza eskubideen urraketa larriei eta biktimen duintasunari dagokiena hain zuzen ere. Hori ospatzeko, Manuel Lezertua arartekoak podcast-a grabatu du Roberto Morenorekin, justizia, espetxeratuak eta talde terroristen biktimen arloko koordinatzailearekin. Podcast-ean, biek egun honen esanahiaz hitz egiten dute, giza eskubideen urraketa larriak eta egiarako eskubidea zer diren eta Euskadirentzat duten garrantzia ere azaldu digute.

Gehiago jakiteko, Nazio Batuen web orrira jo dezakezu, giza eskubideen urraketa larriei eta biktimen duintasunari buruzko egiarako eskubidearen nazioarteko egunaren gainekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad