HAURRAK ETA NERABEAK BABESTEKO ARARTEKOAREN POLITIKA



Vitoria-Gasteiz

Urriaren 8ko Ebazpenaren bitartez, Arartekoak Haurrak eta Nerabeak Babesteko Politika onartu du. Tresna horrek erakunde barruan gauzatzen du Arartekoak umeen eta nerabeen eskubideak sustatu eta babesteko hartu zuen konpromisoa, eta, zehazkiago, horiek edonolako tratu txarretik edo abusutik babesteko eskubidea.

Haurrak eta Nerabeak Babesteko Politikan zenbait neurri hartzen dira Arartekoaren ekimenetan edo jardueretan parte hartzen duen edozein haurri edo neraberi babestua izateko eta tratu ona jasotzeko duen eskubidea bermatzeko. Horretarako, jarduera batzuk ezartzen dira, bai prebentzio arloan, bai erantzun sistematiko, bizkor eta eraginkorra ematearen arloan, tratu txar edo desegokia ematen ari delako susmoa edo zalantza dagoenean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 19a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren ebazpenak
Arartekoaren EBAZPENA, 2020ko urriaren 8koa; horren bidez, Arartekoaren Haurrak eta Nerabeak Babesteko Politika onetsi da Arartekoaren EBAZPENA, 2020ko urriaren 8koa; horren bidez, Arartekoaren Haurrak eta Nerabeak Babesteko Politika onetsi da
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad