Indarrean jarriko da Giza Eskubideen Europako Hitzarmena zuzentzeko 15. Protokoloa


15. Protokoloa datorren abuztuaren 1ean jarriko da indarrean, Giza Eskubideen Europako Hitzarmena sinatu zuten Estatu kide guztiek berretsi ondoren.

Protokolo horrek Hitzarmenaren 35.1 artikulua aldatzen du Auzitegiaren aurrean auziak jartzeko alderdi garrantzitsu bati dagokionez: auzia jartzeko epea laburtu egin da, sei hilabetetik laura, gaiari buruzko Estatuko azken ebazpen irmoa ematen den egunetik zenbatzen hasita.

Auzia jartzeko epea laburtzea abuztuaren 1etik sei hilabete igaro ostean jarriko da indarrean (hau da, 2022ko otsailaren 1ean). Epe-laburtze hori ez da ezarriko Estatuko azken ebazpen irmoa 2022ko otsailaren 1a baino lehen eman den gaietan.

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad