OMBUDSMANAREN IBEROAMERIKAKO FEDERAZIOAREN BILTZARRA



Vitoria-Gasteiz

Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioa (FIO), Amerikako Kontinentean Giza Eskubideak Sustatu eta Babesteko Erakunde Nazionalen Sarearekin elkarlanean, biltzar bat egiten ari da egunotan, defentsa-erakundeen aurkako erasoak eta aparteko egoerak aztergai hartuta.

Biltzar hori telematikoki egiten ari da eta bertan parte hartzen ari da Julia Hernández arartekoaren ondokoa. Erakunde horien egoera eta COVID-19aren pandemiaren esparruan jasan dituzten erasoak aztertu dituzte.

Eztabaidaren erdigunean kokatu dira COVIDaren ondoko garaian oinarrizko eskubideak babesteko izango diren erronkak nahiz aukerak.

Parte-hartzaileek elkarri adierazi diote nola indartu behar den, beren ustez, defentsa-erakundeen eginkizuna, eta, nazioarteko ikuspegitik begiratuta, nola heldu behar zaion egoera horri erasoak eta errepresaliak saihestu nahi badira, pandemiagatik etengabe aldatzen ari baita errealitatea.

Biltzar horretan, Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren Emakumeen Defentsa-erakundeen Sarearen adierazpena bat onartu dute.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 17a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Emakumeen Sarea adierazpena 2020 Emakumeen Sarea adierazpena 2020
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad