|
2021. URTEKO EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
|
Data |
Arartekoaren ebazpena |
Zehazt. |
Testua |
|
11/02/2021
|
Arartekoaren 2021R-2345-19 Ebazpena, 2021eko otsailaren 11koa. Horren bidez, Bermeoko Udalari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz ditzala trafiko araudiaren bi urraketagatik ezarritako bi zehapen (XXX eta XXX zehapen-prozedurak), bai eta horien betearazpena ere, eta beren-beregi ebatz dezala zehaturiko enpresak egintza horien kontra jarritako errekurtsoa, baldin eta, dirudienez, oraindik egin ez badu.
|
|
|
|
2020. URTEKO EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
|
Data |
Arartekoaren ebazpena |
Zehazt. |
Testua |
|
29/12/2020
|
Arartekoaren 2020R-2496-19 Ebazpena, 2020ko abenduaren 29koa. Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio berariaz eta modu arrazoituan ebatz ditzala lurzati baten osasungarritasun- eta garbitasun-egoera txarrarengatik aurkezturiko salaketak.
|
|
|
18/12/2020
|
Arartekoaren 2020R-1859-20 Ebazpena, 2020ko abenduaren 18koa. Horren bidez, Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
|
|
|
18/12/2020
|
Arartekoaren 2020R-1713-19 Ebazpena, 2020ko abendua 18koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailari gomendatzen zaio berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubide subjektibo bat iraungi zuen ebazpen bat.
|
|
|
10/12/2020
|
Arartekoren 2020S-951-20 Ebazpena, 2020ko abenduaren 10ekoa, horren bidez Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari iradokitzen zaio baloratu dezala zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonek maskarak erabiltzeko betebeharra behar bezala betetzea erraztuko duen neurriren bat hartzeko aukera.
|
|
|
02/12/2020
|
Arartekoaren 2020IR-2151-19 Ebazpena, 2020ko abenduaren 2koa. Horren bidez, amaitutzat jo da Anoetako Udalean hautespen-prozesuari lotutako kexa batean egindako jarduna.
|
|
|
30/11/2020
|
Arartekoaren 2020R-135-20 Ebazpena, 2020ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez,
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Foru Sailari gomendatzen zaio ikuspegi
materialetik baloratu dezala logopeda-lanpostuak eskuratzeko interesa duen
pertsona batek arreta goiztiarraren arloan alegatutako lan-esperientzia.
|
|
|
30/11/2020
|
Arartekoaren 2020NI-125-20 Ebazpena, 2020ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez,
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak baimendutako zentro batean kirolirakaskuntzen
barruan ikasketak deuseztatzeari buruzko kexan bere jarduna
amaitzen du.
|
|
|
12/11/2020
|
Arartekoaren 2020S-656-20 Ebazpena, 2020ko azaroaren 12koa. Horren bidez Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari iradokitzen zaio ahaleginik handiena egin dezala etxebizitza duin, egoki eta irisgarri bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa modu eraginkorrean bermatzeko.
|
|
|
02/11/2020
|
Arartekoaren 2020R-105-19 Ebazpena, 2020ko azaroaren 2koa. Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio lantegi-jarduera batera zuzendutako udal-errekerimendua betetzen dela bermatu dezala, sortutako keak tximinia baten bidez atera ditzan eraikinaren gailurreraino.
|
|
|
|