|
2019. URTEKO EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
|
Data |
Arartekoaren ebazpena |
Zehazt. |
Testua |
|
25/11/2019
|
Arartekoaren 2019R-1240-19 Ebazpena, 2019ko azaroaren 25koa. Horren bidez, Abanto-Zierbenako Udalari gomendatzen zaio berariaz eta arrazoiak emanez ebatz dezala hirigintza-araudia lur zatien arteko itxitura-elementuen altuerari dagokionez interpretatzeko irizpidea berrikusteko eskaera.
|
|
|
20/11/2019
|
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala bidegabe jasotako prestazio batzuk itzultzeko betebeharra adierazten duen ebazpen bat; berraztertze hori egitea beharrezkoa da zer-nolako gabeziak hauteman diren ikusita, haien artean, erreklamazioaren prozedura iraungi izana.
|
|
|
20/11/2019
|
Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubidea bigarren aldiz etetea eta, horren ondorioz, iraungitzea erabakitzen duen ebazpena, enplegu-eskatzaile gisa alta emanda jarraitzeko betebeharretik salbuesten duen arrazoi justifikatua dagoelako.
|
|
|
15/11/2019
|
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradokitzen dio berrazter dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eteteko ebazpen bat; izan ere, bere ustez, Lanbidek antolatutako ikastaro baterako deialdiaren prozedurak ez du nahikoa bermerik izan administratuarentzat.
|
|
|
14/11/2019
|
Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatzen zaio legeriara egokitu ditzala azokak eta azoka txikiak egiteko baimena eskuratzeko prozedura eta indarrean dagoen espazio publikoari buruzko ordenantza.
|
|
|
12/11/2019
|
Horren bidez, Hondarribiko Udalari gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala OHZ zela-eta kexagileari igorritako likidazio errekargudunak, etxebizitza errentan emanda zegoelako.
|
|
|
08/11/2019
|
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari iradokitzen zaio berrazter dezala zuzkidura-bizitokia aldatzeko berariazko premia aitortzeko eskaera bat ukatzeko erabakia.
|
|
|
08/11/2019
|
Horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala Lanbidek kexagilearen diru-sarrerak bermatzeko errenta iraungitzeko emandako ebazpena eta, horren ondorioz, ustez bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko eskakizuna.
|
|
|
07/11/2019
|
Horren bidez, Ibargurengo Administrazio Batzarrari gomendatzen zaio bete dezala auzolanen ordenantzan ezarritako prozedura.
|
|
|
06/11/2019
|
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari gomendatzen zaio ebalua dezala Ordiziako haur eta lehen hezkuntzan funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetan 2019 2020 ikasturterako jada onartu diren plangintza-erabakiek zer eragin izan dezaketen, eta neurri zuzentzaileak har ditzala ikastetxe horien artean eskolatutako ikasleak banatzean, oreka handiagoa sustatzen laguntzeko.
|
|
|
|