BERRIAK
14/04/2021
Izurriak eta horren kontra hartutako neurriek buruko osasunari ikaragarri eragin diotenez gero, batez ere talde jakin batzuetan (adinekoak, haur eta nerabeak, emakumeak, desgaituak,, LGBTIak eta migratzaileak), Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Komisarioak erabateko aldaketa eskatu du osasun mentaleko zerbitzuetan. Komisarioaren ustez, zerbitzu horiek erabilgarriak, eskuragarriak eta behar bezalako kalitatekoak izan behar dute, eta giza eskubideen eta erabiltzaileen parte-hartz ...
25/03/2021
Auzi-jartzaileek beraiek eraiki zuten etxebizitza bat Cañada Realen, eraikitzerik ez zegoen lurzoru batean. Etxebizitza hura Madrilgo Udalak eraitsi zuen, baina, pixka bat geroago, auzi-jartzaileek berreraiki egin zuten. Udalak eraikin berria ere bota zuen. Auzi-jartzaileek argudiatu zuten bi eraisketa haien bidez urratu egin zela beren bizilekua errespetatzeko eskubidea, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraiki, eta gehiegizkoak izan zirela. Bere epaian, Auzitegiak gogorarazi du Hitzarmenaren 8 artikuluak babesten duen bizilekua ez dela mugatzen legez eraiki edo ok ...