Arartekoak gaitzetsi egiten du Gasteizen asteburu honetan egin den hilketa matxista izugarria

Euskal gizartean atsekabe sakona sortu du asteburu honetan Gasteizen haurdun zegoen emakume baten kontra egin den krimen ikaragarriak. Ustez, bere bikote ohiak erail du, hiru urteko bere alabaren aurrean. Arartekoak irmo gaitzesten du erailketa hori eta bat egiten du atsekabe horrekin eta hildako gaztearen familiaren eta senideen minarekin. Horiek, hemendik aurrera, erakundeek eman diezaieketen babes guztia jaso beharko dute, bereziki krimen horrek alabatxoaren bizitzan egin duen zauria ahal den neurrian sendatzen saiatzeko.

Arartekoak berriro salatzen du matxismo erailtzaileak eragin handia izaten jarraitzen duela hamaika emakumeren eta neskato-mutikoren bizitzetan eta, oro har, gure gizarte osoan, nahiz eta gure legeria eta erakunde publikoak etengabe neurri irmoak eta aurreratuak garatzen ari diren hori bukarazteko.  

Horregatik, Arartekoak euskal erakunde guztiei eskatzen die jarrai dezatela emakumeen aurkako indarkeria matxistaren edozein adierazpen desagerrarazteko bidean, emakumeen eta beren seme-alaben kontrako indarkeriazko abusu onartezin guztiak salatuz; adorez eta uste osoz lan eginez indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta haien umeak babestu eta artatzen, berdintasunezko politiketan sakontzen, berdintasunezko kulturan eta genero-berdintasunean oinarritutako hezkidetza ereduan, funtsezko gizarte-balio gisa. 

Orobat, Arartekoak gizarte osoari eskatzen dio jarrai dezala hilketa horiei eusten dien kultura matxista eta edonolako indarkeriazko jokabideak salatzen eta gaitzesten, eta bat egiten du erakundeek deitutako gaitzespen-ekintzekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 29a