Arartekoak gardentasun-atari berri bat abiarazi du

Erakundeari buruzko informazioa errazteko web tresnak berriztatzeko proiektuen artean, Arartekoak gardentasun-atari berri bat eraiki du.

Atari berri horrek irudi moderno eta bisuala proiektatzen du, aurreko ataria eguneratzen eta errazten du eta nabigazio intuitiboagoa du. Hori abiaraziz, Arartekoak bere web berria martxan jartzeko oraintsu hasi duen prozesua osatu da.

Gardentasun-atariak hiru atal zabal ditu: Arartekoaren gaineko informazio orokorra, erakundearen inguruko informazio publikoa (bere lana, jarduerak, antolaketa, aurrekontua eta kudeaketa ekonomikoa) eta Arartekoak daukan informazioa lortzeko eskubidea baliatzeko prozedura. 

Atari berri hau oso bitarteko erabilgarria da Arartekoak gardentasunarekin eta bere informazioa eskuratzearekin duen konpromisoa indartzeko.


Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 20a