Arartekoak irailaren 28tik urriaren 1era Milanen izan diren “The Encounter of the Encounters” nazioarteko topaketa errestauratiboak antolatzen eta bideratzen parte hartu du

2019. urteaz geroztik, Arartekoaren Nazioarteko Bulegoa eta Justizia Saila lankidetzan aritu dira Euskadiko, Israelgo eta Palestinako, Italiako eta Irlandako biktimen, biktimagileen, senideen eta komunitateko pertsonen arteko topaketa errestauratiboak antolatzen eta bideratzen, nazioarteko adituekin batera. Azken horiek guztiek aldez aurretik parte hartu dute beren herrialdeetan indarkeria politikoaren eta indarkeriazko estremismoaren osteko elkarrizketa errestauratiboetan.

2022. urte honetan, nazioarteko esperientzia aparteko hau Milango Sacro Cuore Unibertsitate Katolikoak antolatu du, Arartekoarekin, Kriminologiaren Euskal Institutuarekin, European Forum for Restorative Justice-ekin eta Parents Circle-rekin elkarlanean. Jardunaldi horietan, indarkeriak eragindako 70 pertsonaren isilpeko topaketez gain, bi elkarrizketa errestauratiboak partekatu dira, bata unibertsitateko gazteekin (Etorkizuna indarkeriatik haratago) eta bestea publiko orokorrarekin (Samina desarmatzen), esperientzia hori ezagutarazteko eta justizia errestauratiboaren esperientzien bidez indarkeriaren zirkuluak ordezkatuko dituen bakearen kultura sustatzeko. Topaketa hauetan nazioarteko bideratzaile gisa jardun duten zazpi pertsonetako bat Roberto Moreno izan da, Arartekoaren justizia, espetxeratuak eta terrorismoko biktimen arloko koordinatzailea. Horrela, Arartekoaren erakundeak duela hiru urte justizia errestauratiboaren arloan hasitako ibilbideari eusten dio eta indartu egiten du, topaketa horietan aktiboki parte hartuz.

Topaketa horien harira, L’Osservatore Romano egunkariak 2022ko urriaren 6ean Agnese Morok, Brigada Gorriek 1978an eraildako Aldo Mororen (Italiako Lehen Ministroa) alabak, idatzitako artikulua argiratu zuen, non topaketen edukiaren eta parte-hartzeileengan izandako eraginaren berri ematen duen. Jarraian Arartekoak prestatuko artikuluaren euskarazko itzulpen informala partekatzen dugu.


Lotutako dokumentazioa

Agnese Moro, L’Osservatore Romano