Arartekoaren ondokoa Hondarribiko alardean izango da bihar

Bihar, irailak 8, Hondarribiko alardearen eguna, pandemian zehar bi urtez etenda egon ondoren berriz ospatuko dena, Ararteko erakundea berriro joango da herri horretara zalantzarik gabe eta irmo babesteko jai-gune horretan emakumeek gizonekiko berdintasun-baldintzetan parte hartzeko duten eskubidea.

Horrela Arartekoak bat egiten du oso bidezkoa den aldarrikapenarekin Hondarribiko alardea herritar guztiena eta herritar guztientzat, bazterketarik gabe, izan dadin.

Helburu horrekin, Inés Ibáñez de Maeztu, Arartekoaren ondokoa, Arartekoaren ordezkaritzaren buru izango da bihar Hondarribiko Udaletxeko arkupeetan, Jaizkibel konpainia mistoari harrera emateko eta erakundearen babesa adierazteko herriko Kale Nagusitik Arrankada egingo duen unean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 7a