Autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileek mintzoa goratu dute, Europako errefuxiatuek bizi duten krisi humanitario larria dela eta

En su condición de instituciones encargadas de velar por el respeto y la promoción de los derechos humanos, expresan su consternación ante la gravísima crisis humanitaria que afecta a los solicitantes de asilo y refugio en Europa, y proponen una serie de medidas para hacer frente a este cataclismo humanitario.

Autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileek, gaur Gasteizen elkartuta, adierazpen bat egin dute jendaurrean. Bertan, beren atsekabea erakutsi dute, aho batez, Europan asilo eta babes eske dabiltzanek bizi duten krisi humanitario larriagatik, Europar Batasuneko estatu kideetan harrera-prozedurak pittinka-pittinka izapidetzen diren bitartean.

Beraien autonomia erkidegoetako gizarte-erakundeek eta biztanle zibilen kopuru handi batek eskatutakoa aintzat hartuz, herriaren defendatzaileek krisi hau kudeatzen esku hartzen duten erakundeetara jo dute, berehala zenbait neurri har daitezen beraien jatorrizko herrialdeetatik ihes egitera behartuta dauden ehunka mila gizon, emakume eta haurren bizia, osotasuna, eskubideak eta duintasuna eraginkortasunez babesteko. Jakina denez, herrialde horiek gatazka suntsitzaileetan murgilduta daude eta nazioarteko babesa merezi dute.

Deitoratu egiten dute EBko estatu kideak, bereziki Espainia, zein gutxi betetzen ari diren errefuxiatuak birkokatzeari buruz onartu zituzten konpromisoak. Jokaera horrek eragotzi egin du autonomia erkidegoek orain arte beren zereginak bete ditzaten, babes eskatzaileei harrera egiteko orduan.

Autonomia erkidegoetako defendatzaileek ohartarazi dute errefuxiatuen arazoa Europako eremuko gaia dela eta, EBko estatu kide guztiei zuzenean eragiteaz gain, espainiar estatuko autonomia erkidegoei ere eragiten diela.

Gainera, beraien ustez, krisi humanitario hori hain da ezohikoa, presakoa eta larria, non gainditu beharra dagoen oraingo harrera-sistema, motela eta eraginkortasunik gabea baita. Horretarako, lurralde-koordinaziorako mekanismoak ahalbidetu behar dira administrazio zentralaren eta autonomia erkidegoetako administrazioen artean, arazoaren larritasunari erantzuteko gauza izango den kudeaketa egiteko.

Herriaren defendatzaileentzat ezinbestez ebaluatu behar da zergatik orain arte ezin izan zaien harrerarik eskaini Europan asilo eta babes humanitario subsidiarioa eskatu dutenei, eta galdegin dute aparteko beste estrategia batzuk diseina daitezela, Europak aurrez aurre duen giza hondamendiari aurre egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 2a

Andaluziako herriaren defendatzailea, Kataluniako síndic de greugesa, Galiziako valedora do poboa, Kanarietako diputado del común deritzana, Euskadiko arartekoa, Aragoiko justicia, Valentziako erkidegoko síndic de greugesa, Gaztela eta Leongo procurador del común delakoa eta Nafarroako arartekoa-herriaren defendatzailea.


Lotutako dokumentazioa

Informe de situación actual y problemas del sistema de asilo Defendatzaileen adierazpena 2-2-2017 Informe de situación actual y problemas del sistema de asilo Defendatzaileen adierazpena 2-2-2017