NOIZ EGIN DEZAKEZU KEXA?
![]() |
Euskal Herriko administrazio batekin (udal bat, foru aldundi bat, Arartekoari kexa egin baino lehenago, arazoa sorrarazi dizun Arartekoari kexa egin diezaiokezu kexaren zergatia jakiten duzun unetik Ezin diozu Arartekoari kexarik egin:
|
ZER EGIN BEHAR DUZU?
![]() |
Kexa egiteko, honako informazio hau eman behar duzu:
Kexa Arartekora bidal dezakezu:
|
NOLA EGIN KEXA INTERNET BIDEZ?
Jarduteko eskaera (kexa edo kontsulta)
![]() |
Arartekoa zure kexa edo kontsulta izapidetzen
Sakatu hemen formularioa nola bete azaltzen dizugun gidan sartzeko. |
Era berean, jarduteko eskaera egin dezakezu:
![]() |
Aurrez aurre. Aldez aurretik ordua eskatu behar da
|
![]() |
|
Noiz egin dezaket kexa?
EAEko administrazioren batekin (udalak, foru aldundiak, Eusko Jaurlaritza) edo haren mendeko zerbitzu publiko batekin arazoren bat duzunean.
Eragindako administrazio publikoari kexa azaldu eta gero.
Kexa sorraraz dezaketen egintzen berri jakiten duzun unetik hasita, urtebeteko epean.
Noiz ezin dut kexarik egin?
Arazoa partikularren edo pertsona pribatuen artekoa denean.
Gaia auzibidera eraman denean.
Nola egin dezaket kexa?
Zure datuak (izena, abizenak, helbidea, telefonoa), baliagarriak diren agirien kopiak eta, ahal denean, kexatzeko arrazoia azaltzen duen idazki bat bidaliz.
IDATZIZ
- Postaz, helbide honetara:: Ararteko Prado, 9 01005 Vitoria-Gasteiz
- Faxez, zenbaki honetara: 945 13 51 02
- Posta elektronikora igorriz.: arartekoa@ararteko.eus
BERTAN
Bertan, zuzeneko laguntzako hiru bulegoetako edozeinetan, telefonoz ordua eskatzeko (945135118)
INTERNET (EGOITZA ELEKTRONIKOA)
Jarduteko eskaera (kexa edo kontsulta) internet bidez eska daitekeen tramiteetako bat da, dagozkion inprimakiak erabiliz (Inprimakiak betetzeko gida)
- ZIURTAGIRI DIGITALIK GABEKO FORMULARIOA
- Ez duzu ziurtagiri digitalik edo sinadura elektroniko onarturik izan behar.
- Ezin da bermatu eskaera egiten duen pertsonaren nortasuna.
- ZIURTAGIRIA DUEN FORMULARIOA
- EZINBESTEKOA da ziurtagiri digitala edo onartutako sinadura elektronikoren bat izatea.
- Zure ziurtagiriko datu guztiak automatikoki eskuratuko dira.
- Eskaera egiten duen pertsonaren nortasuna eta bidaltzen den edukiaren osotasuna bermatzen dira.
- Konfidentzialtasun- eta segurtasun-mailarik handiena lortzen da.
- Zure eskaera automatikoki erregistratuko da gure erregistro elektronikoan.