Eguneratu egin da Arartekoaren 2022ko urteko txostenean jasotako ohartarazpenei buruzko informazioa

Arartekoak atzo (martxoak 28) Eusko Legebiltzarrari aurkeztu zion urteko txostenean, erakunde honek egindako informazio-eskaerei ez erantzutegatik administrazio batzuei iazko abenduan bidali zizkien ohartarazpenak (45) zerrendatu ziren.

Martxoaren lehen egunetan txostena itxi zenetik, erantzun batzuk jaso dira. Jarraian horien zerrenda emango dugu eta zein egunetan jaso ziren adieraziko dugu:

-    Donostia/San Sebastián: 2389/2020 espedientea (2023/03/22an jasoa) eta 306/2022 espedientea (2023/03/21ean jasoa)
-    Galdakao: 2074/2020 espedientea (2023/03/21ean jasoa)
-    Ortuella: 1636/2021, 2505/2021 eta 896/2022 espedienteak (2023/03/21ean jasoak).
-    Portugalete: 1818/2021 espedientea (2023/03/14an jasoa).
-    Añana: 1038/2021 espedientea (2023/03/16an jasoa) eta 2355/2021 espedientea (2023/03/24an jasoa).
-    Laguardia: 2355/2021 espedientea (2023/03/24an jasoa).

Data honetan, goiko zerrendan agertzen diren udalek ez daukate erantzun gabeko Arartekoaren ohartarazpenik. 

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 29a