EKITALDIAK
- Portugal. Online
Arartekoko justizia eta espetxeratuen arloko teknikariak parte hartuko du VicTory proiektuko Portugalgo Tailer Nazionalean.
Europako VicTory proiektuaren esparruan –biktima ardatz nagusi duen ikuspegia, justizia errestauratiboaren bidez gorrotoari eta estremismo bortitzari heltzeko–, Arartekoak (Euskal Autonomia Erkidegoko Herriaren Defendatzailea) Portugalgo Tailer Nazionalean parte hartuko du, uztailaren 9an.
Arartekoko justizia eta espetxeratuen arloko teknikariak tailerrean esku hartuko du, Topaketen Topaketa (ingelesez, EofE) nazioarteko ekimeneko euskal taldean Arartekoak izan duen parte-hartzea aurkezteko.
Bere hitzaldiaren ardatza hauxe izango da: Arartekoak justizia errestauratiboarekin duen konpromisoa, eta biktimak, erasotzaile ohiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko kideak inplikatzen dituzten prozesu konfidentzialetarako laguntzan duen eginkizuna, bereziki indarkeria politikoak eta memoria polarizatuak markatutako gatazka osteko testuinguruan. Espetxeratuekin duen zuzeneko esperientzian oinarrituta, nabarmenduko du elkarrizketa errestauratiboak ahalmen eraldatzailea duela erantzukizuna, kaltearen aitorpena eta gizarteratzea sustatzeko.
Partaidetza horrek azpimarratzen du Arartekoa bezalako erakunde publikoak zein garrantzitsuak diren jardunbide errestauratibo inklusiboak eta biktimak ardatz dituztenak bermatzeko, VicTory proiektuaren helburuekin zeharo bat etorriz, izan ere, proiektu horrek justiziarako sarbidea, birbiktimizazioaren prebentzioa eta bizikidetza baketsua sustatzen ditu, elkarrizketaren eta memoriaren bidez.
- Villa Suso Jauregia. Vitoria-Gasteiz
Jarduneko arartekoa, Inés Ibáñez de Maeztu, ijito herriak penintsulan izan zuen presentziaren 600. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionalean izango da, Secretariado Gitano Fundazioak eta Gao Lacho Drom Ijito Elkarteak antolatutako ekitaldian izango da.
- Miramar Jauregia. Donostia/San Sebastián-
EHUren uda ikastaroen XLIV. edizioan, Arartekoak Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarekin batera honako izenburuko ikastaroa antolatu du uztailaren 3rako eta 4erako, Donostiako Miramar jauregian: “Adimen artifizial etikoa lortzeko bidean: giza-eskubideetarako eta datuak babesteko erronkak”.
- KROAZIA-
Arartekoko Nerabeen Kontseiluko bi ordezkari Kroaziara joango dira, Europako 15 eskualdetako zenbait gazterekin batera, ENYA FORUM ENYA FORUM topaketara. Haurren defentsa-erakundeen Europako sareak (ENOC) sustatu du, osasun fisikorako eskubideaz dituzten kezkak elkarri adierazteko.
- Irun
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Irunera joango da, emakumeek San Martzial alardean parte hartzeko duten eskubidea babestera.
- Iruñea
Ines Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Iruñera joango da, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoaren Legearen 25. urtemuga oroitzeko ekitaldira.
- Fuerteventura-
Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluko hiru ordezkarik, erakundeko langile batzuekin batera, ikasgeletako kalteberatasunari buruzko lantegi batean parte hartuko dute. Lantegi hori Fuerteventuran izango da eta “Diputación del Común”-Kanarietako Herriaren Defendatzaileak antolatu du.
- Atano III.a udal frontoia. Donostia/San Sebastián
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Atano III.a udal frontoira joango da, "Txakurra baino askoz gehiago" gida-txakurren erakusketara. ONCEk antolatu du, gida-txakurrek ikusmen urriko pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko egiten duten lan garrantzitsua ezagutarazteko.
- Eusko Legebiltzarra
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Eusko Legebiltzarraren Justizia eta Giza Eskubideen Batzordearen aurrean agertuko da, 2024. Urteko jarduerari buruzko txostenaren berri emateko.
- Ajuria Enea Jauregia. Vitoria-Gasteiz
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa, Diktadura osteko lehen Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 45. urteurrena ospatzeko ekitaldian izango da. Ekitaldia Ajuria Enea Jauregian izango da.