EKITALDIAK
- Miramar Jauregia. Donostia/San Sebastián-
EHUren uda ikastaroen XLIV. edizioan, Arartekoak Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarekin batera honako izenburuko ikastaroa antolatu du uztailaren 3rako eta 4erako, Donostiako Miramar jauregian: “Adimen artifizial etikoa lortzeko bidean: giza-eskubideetarako eta datuak babesteko erronkak”.
- Atano III.a udal frontoia. Donostia/San Sebastián
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Atano III.a udal frontoira joango da, "Txakurra baino askoz gehiago" gida-txakurren erakusketara. ONCEk antolatu du, gida-txakurrek ikusmen urriko pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko egiten duten lan garrantzitsua ezagutarazteko.
- Eusko Legebiltzarra
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Eusko Legebiltzarraren Justizia eta Giza Eskubideen Batzordearen aurrean agertuko da, 2024. Urteko jarduerari buruzko txostenaren berri emateko.
- Ajuria Enea Jauregia. Vitoria-Gasteiz
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa, Diktadura osteko lehen Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 45. urteurrena ospatzeko ekitaldian izango da. Ekitaldia Ajuria Enea Jauregian izango da.
- Eusko Legebiltzarra
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen aurrean agertuko da, Hizkuntza-eskubideen defentsan izandako esperientziaren, aurrera eramandako jardueren eta aurrera begira eman beharko liratekeen urratsen berri emateko.
- Azkuna Zentroa. Bilbo
Manuel Lezertua arartekoa eta Inés Ibáñez de Maeztu ondokoa Eusko Jaurlaritzako Kutura eta Hizkuntza Politika Sailak Bilbon antolatutako Jauzia Gara ekitaldira joango dira.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Defentsa Ordezkaritza
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Euskal Autonomia Erkidegoko Defentsa Ordezkaritzaren Eguneko erakunde-ekitaldira joango da.
- Bizkaia Plaza eraikina. Bilbo
Arartekoak arreta eta orientazioa emateko bere eredua aurkeztuko du Bilbon, izenburu honekin: “Herritarrei orientazio kualifikatua ematea: entzutean eta hurbiltasunean oinarritutako eredua”.
- Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa. Vitoria-Gasteiz
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa terrorismoaren biktimak oroitu eta aitortzeko eta dominak emateko ekitaldira joango da. VITEPAZ elkarteak (Bakearen aldeko terrorismoaren biktimak) eta Terrorismoaren Biktimak Oroitzeko Zentroak antolatu dute ekitaldi hori.
- Kursaal. Donostia/San Sebastián
Arartekoaren ondokoa, Inés Ibáñez de Maeztu, COVITEren XXIV. Nazioarteko Saria emateko ekitaldian izango da. Aurten, La Infiltrada filma posible egin duen talde osoak jasoko du sari hori.