Espainiako herriaren defendatzaileak arartekoari bisita egin dio gaur Gasteizen

Manuel Lezertua arartekoa Ángel Gabilondo Espainiako herriaren defendatzailearekin bildu da gaur Gasteizen.

Gabilondo Arartekoaren egoitzara etorri da, joan den azaroaren 18an herriaren defendatzailearen kargua hartu zuenetik Euskal Herrira egiten duen lehen bisita ofizialean.

Arartekoari erakutsi dio bi erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko asmoa duela. Horrela, Gabilondoren iritziz, Estatuko herriaren defendatzaileak eta autonomia erkidegoetako defendatzaileek elkarrekin lanean jarraitu behar dute, herritarren eskubideak eta askatasun publikoak zaintzeko.

Arartekoak, bere aldetik, defentsa-erakunde horrekin lankidetzan jarraitzeko borondatea adierazi du eta bi erakundeen arteko harreman ona nabarmendu du.

Topaketa horren ondoren, bi defendatzaileak Iñigo Urkullu lehendakariarekin elkartu dira Ajuria Enea jauregian.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 11