Europako Batasuneko herrialdeetako Ombudsmanen IV. bilkura

Mertxe Agúndez jarduneko arartekoak Europako Batasuneko herrialdeetako ombudsmanen IV. Bilkuran parte hartuko du, gaur arratsaldetik aurrera, Valentzian.

Bilkura horren barruan, bihar -osteguna- bi mahai-inguru egingo dira: bata, Europaren etorkizunaz, eta bestea, Europako Batasunak inmigrazio alorrean duen eginkizunaz. Ostiralean, berriz, ingurumen-kontuak aztertuko dira batik bat: eskualdeetako arartekoek ingurumena babesten duten eginkizuna, eta alor horretako gardentasuna eta agiriak eskuratzeko aukera.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko apirilaren 9a