Europako Gutun Sozial berraztertua: oinarrizko informazioa herritarrentzat eta gizarte zibilarentzat

Gaur Espainiarako indarrean jarriko da Europako Gutun Sozial Berraztertua, eta hori gertaera gogoangarria da eskubide sozialak babesteko. Europako Gutun Sozial Berraztertua lan eta gizarte arloetako giza eskubideen nazioarteko itunik osoena da, eta hori indarrean jartzeak gabezia handi bat konponduko du Estatuko giza eskubideak babesteko sisteman.

Gertakari garrantzitsu hori dela medio, Arartekoak herritarrei eta gizarte zibilari lagundu nahi die Europako Gutun Soziala eta hori berresteak ekarriko dituen berrikuntzak ezagutzen, eta euskal agintari publikoei gogorarazi nahi dizkie giza eskubideen itun horrek beraiei ekarriko dizkien betebeharrak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 1a


Lotutako dokumentazioa

Europako Gutun Sozial berraztertua