Fabián Salvioliren hitzaldia: “Giza eskubideak nazioarteko tentsio bereziko testuinguru batean”
Arartekoak, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera, Fabián Salvioli abokatu eta irakasle argentinarraren hitzaldi hau antolatu du, Bilboko Bizkaia Aretoan: “Giza eskubideak nazioarteko tentsio bereziko testuinguru batean”.
Bere mintzaldian, Salviolik orain bizi dugun nazioarteko egoera konplexua aipatu du, erdeinatu egiten baitira nazioarteko legea eta nazioen arteko bizikidetza-balio oinarrizkoenak. Horren haritik, nabarmendu du giza eskubideak berriro ikusgarri egin behar direla, egoera horretatik modu zibilizatuan ateratzeko tresna gisa.
Fabián Savioli Zientzia Juridikoetan doktorea da eta Nazioarteko Harremanetan master bat du. Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko presidente izan zen 2009tik 2016ra, eta egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak sustatzeari buruzko kontalari berezia 2024ra arte.
Salvioli jauna Giza Eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbidearen irakaslea da La Platako Unibertsitate Nazionalean (Argentina), Giza Eskubideetako Master Programaren zuzendaria unibertsitate berean, eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria. Gainera, giza eskubideen gaineko ikastaroak ematen ditu René Cassin Fundazioan (Giza Eskubideen Nazioarteko Institutua) eta mundu osoko beste erakunde akademiko batzuetan.
Hitzaldi horren bidez euskal gizartea sentsibilizatu nahi da, bereziki gazteak, gai honi buruzko unibertsitate-foro batean: giza eskubideak babesteko nazioarteko sistemak duen garrantzia, nazioarteko zuzenbidea zalantzan jartzen den testuinguru orokor batean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 21a