Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen Nazioarteko 8. Biltzarra Cardiffen, Galesen.

Arartekoak, Manuel Lezertuak eta bere bulegoko hizkuntza-eskubideen arloko langileek, Cardiffen (Gales) parte hartuko dute ekainaren 10ean eta 11n Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen Nazioarteko 8. Biltzarrean (ingelesez International Association of Language Commissioners-IALC), eskubide osoko kide gisa. “Live your language: increasing the use of minority and official Languages” hitzaldiak  galesa eta euskara bezalako hizkuntza gutxituen alde dituen legeriaren benetako ondorioak eta zailtasunak aztertzea ahalbidetuko du. Galesko erakundeen esperientziak partekatuko dituen saio praktikoez gain, honako hauek egingo dituzte ekarpenak: Raymond Théberge Kanadako Hizkuntza Ofizialen komisarioak, Fernand de Varennes irakasleak, hizkuntza gutxituen arloko Nazio Batuetako kontalari berezi ohiak, Rob Dunbar irakasleak, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuneko Adituen Batzordeko Erresuma Batuko ordezkariak.

    Location : Cardiff. Gales


Ekitaldiak gorde: