Homofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren kontrako nazioarteko eguna: LGBTIQ+ pertsonen eskubideen egoera Europan

Homofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, Europako gizarte zibileko elkarte batzuek beren txostenak argitaratu dituzte kontinenteko LGBTIQ+ pertsonen eskubideen egoerari buruz, eta joan den urtean ezagututako aurrerapenak, atzerapausoak eta jardunbide egokiak nabarmendu dituzte.

Egun honetan, Arartekoak azpimarratu nahi du Europako gizarte zibilak lan garrantzitsua egiten duela Europako LGBTIQ+ pertsonen eskubideen eremu bat izatearen alde, euskal herritarrei elkarte horien lanaren emaitzak hurbilduz.