Ingurumen arloko gobernantza egokia: Ombuds erakundeen eginkizuna ingurumen-eskubideak babesteko orduan

 

Naturako eta ingurumeneko baliabideak ondo kudeatzea oso garrantzitsua da garapen jasangarria lortzeko. Hala ere, zenbaitetan ez da nahikoa izaten Espainiako eta Europako legedia, ingurumen arloko akordio aldeaniztunak eta beste ingurumen-neurri batzuk gauzatzea, batez ere garapen eta trantsizio prozesuan dauden herrialdeetan. Gero eta adostasun handiagoa dago gai honen gainean: gobernantzak eragin handia du ingurumen arloko ekintzetan eta emaitzetan. Zuzenbide Estatua, informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justizia berdintasunez jasotzeko eskubideak dira garapen jasangarria lortzeko oinarria. Testuinguru horretan, lantegi honen bidez aztertu nahi da Ombuds erakundeek nola indartu dezaketen ingurumen arloko legeria (akordio aldeaniztunak barne direla) eta beste neurri batzuk, ingurumen arloko gobernantza egokia sustatuz.

    Location : Vitoria-Gasteiz


Ekitaldiak gorde: