Justizia Errestauratiboaren Europako Foroaren Nazioarteko Biltzarra (EFRJ ingelesezko sigletan) Tallinnen, Estonian

Arartekoko Justizia eta espetxeratuen arloko langileek, mundu osoko 400 pertsona baino gehiagorekin batera, Justizia Errestauratiboaren Foro Europarraren Nazioarteko Biltzarraren 12. Nazioarteko Konferentzian parte hartuko dute, "Justizia errestauratiboaren erantzunak garai ilunetan" izenburuarekin. Bertan, justizia errestauratiboak duen potentziala aztertuko da momentu latz hauetan; izan ere, gatazka, gerra eta indarkeria nazio, eskualde eta komunitate gehienetan presente daude. Arartekoaren langileek workshop bat aurkeztuko dute Belgikako adituekin batera, Justizia Errestauratiboak terrorismo-delitu larrietan espetxean dituen aukerei buruz, eta, era berean, nazioarteko mahai batean parte hartuko du espetxeko gurasotasunari buruz.

    Location : Tallin. Estonia


Ekitaldiak gorde: