Skip to main content
  • 2025eko abenduaren 10a Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Ararteko erakundeak deialdia egiten du erabakitasunez berritzeko giza duintasunarekiko konpromiso komuna, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren mamiari berriro helduta. Duintasun horrekiko errespetuak eta defentsak erakundeentzako...
  • Azaroaren 29an (larunbata) egingo da Bilboko Kastrexana aterpetxean Arartekoko Nerabeen Kontseiluaren hurrengo topaketa, aurtengo azkena. Euskadiko zenbait udalerritako 25 neska-mutilek egun osoa emango dute osasun fisikorako eskubideaz azken hilabeteotan landu dutena laburbiltzen.  

    ENYA (European Network of Young Advisors) proiektuan izan dugun parte-hartzearen emaitza jakin ahal izango dugu. Ekimen horrek umeen eta nerabeen partaidetza bultzatzen du ENOC-Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sarearen jardueran.

    Arartekoko Kontseiluko bi ordezkarik, Junek eta Kevinek, Arartekoko Kontseilu osoaren ondorioak eta ekarpenak eraman zituzten uztailean eta irailean Kroazian eta Bukaresten (Errumania) hurrenez hurren egin ziren Europako topaketetara. Biek gure Kontseiluaren gomendioak helarazi zituzten gai hauen gainean: bizimodu osasungarriak bermatzeko premia, jarduera fisikorako gune seguruen bidez; elikadurari eta ongizateari buruzko hezkuntza; elikadura osasungarrirako irispidea; eta atseden egokia. Gainera, eskatu zuten mediku-arretarako irispide ekitatiboa berma dadila, diskriminazioaren kontra borroka egin dadila eta gazteak ahaldundu ditzatela beren osasun-prozesu propioetan.

    Bestalde, Arkaitzek, Yaizak eta Ainhoak “Zure hitzak axola du” izeneko lantegian parte hartu zuten, Fuerteventuran. Topaketa hori Kanarietako Herriaren Defendatzaileak (Diputación del Común) antolatu zuen eta bertan bizitako esperientzia kontatuko dute. Han ikasgeletako kalteberatasunaren gaia jorratu zuten, partaidetza esanguratsuko gunea ahalbidetzeko eta beraien hitza eta iritziak jasotzeko, Zaragozan egin zen Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXVIII. Jardunaldietako hausnarketa- eta eztabaida-prozesu orokorrean sartzeko.

    Gainera, Nahiak CATen (Childrens Advisory Team) izandako esperientzia partekatuko du, izan ere, Genevara bidaiatu ahal izan zuen aurkezpen bat egitera, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak giza eskubideen defendatzaile diren haurrei buruz egindako 58. bilkuraren esparruan.

    Azkenik, larunbat honetan, UNICEF-Euskadiko Aholku Taldearekin ere egingo da topaketa bat. Arartekoko Kontseiluko eta UNICEF-Euskadiko neska-mutilek elkar ezagutzeko eta elkarri beren partaidetza-esperientziak adierazteko aukera izango dute.

    Urtero bezala, eguna bukatzeko, agur esango diegu hiru ikasturteren buruan gure Kontseiluan izan duten ibilbidea amaitu duten neska-mutilei. Eskerrik asko, Ane, Eder, Elene, Eneko, Irati, Katalin, Nahia eta Nahia, bihotz-bihotzez!


    Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 28a

     

  • Arartekoak Osakidetzari gomendatu dio ez dezala herritarren nortasun agiri nazionalaren (NAN) kopiarik eskatu, ez gorde ere, osasun-sisteman kexak edo erreklamazioak aurkeztea bezalako jarduerak direnean.

    Jarduera hori kexa bat jaso ondoren burutu da. Izan ere, kexagilea ez zegoen konforme kexa bat erregistratzeko baldintza gisa NANaren kopia bat eman behar izatearekin, ezta ere aurkeztutako idazkiei buruzko erantzunik ez jasotzearekin. Osakidetzak bere erantzunean onartu zuen hala jokatzen duela, baina ez zuen eman jokaera hori justifikatzeko arau-oinarri zehatzik, ezta interesdunari erantzun izanaren  egiaztagiririk ere.

    Arartekoak bere ebazpenean gogorarazi du administrazio-prozedurari, herritarrak artatzeari eta datuak babesteari buruzko araudiak ez duela babesten, oro har, horrelako kasuetan NANaren kopia eskatzea. Adierazi du aurrez aurreko egiaztapenean, nahikoa dela agiria erakustea, eta kopia bat gordetzea datu pertsonalak tratatzea dela, gehiegizkoa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean jasotako minimizazio-printzipioaren kontrakoa izan litekeena.

    Orobat, azpimarratu du administrazio publikoek administrazio ona izateko eskubidea bermatu behar diela herritarrei, eta horren barruan sartzen dela arrazoizko epean erantzun arrazoitua jasotzea. Kasu honetan, egiaztatu da Osakidetzak ez diela erantzun egindako erreklamazioei, bere Zerbitzu Kartan onartuta dauzkan kalitate-konpromisoak gorabehera.

    Arartekoaren ebazpenaren amaieran, Osakidetzari gomendio bat egiten zaio, horrelako izapideetan NANaren kopia eskatu eta gordetzea saihestu dezan eta beharrezko neurriak har ditzan herritarren kexei benetan erantzungo zaiela ziurtatzeko, osasun-sistema publikoaren kalitate-estandarren arabera.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 27a
     

     

  • Hernaniko Udalak Arartekoari jakinarazi dio osorik onartu duela 2025R-1380-25 Ebazpena, non eskatu baitzion bema zezala pertsona fisikoek administrazio-harremanetarako kanala aukeratzeko eskubidea, posta erabiltzea barne dela. 87 urteko herritar baten kexa izapidetzeko onartu eta aztertu ondoren eman zen ebazpen hori. Herritarrak bere udal ordainagiriak paperean jaso nahi zituela eskatu zuen, eta hasieran ukatu egin zioten eskaera.

    Kasua aztertu eta gero, udalak egiaztatu du dagoeneko hartu dituela beharrezko neurriak hala eskatzen denean ordainagiriak postaz bidaltzeko, baita helbideratutako ordainagiriak ere. Arartekoaren esku-hartzea eragin zuen kasu zehatz horretan, eragindako pertsonaren zergadunaren fitxa aldatu da, jakinarazpen guztiak bere helbidera paperean iritsiko zaizkiola bermatzeko.

    Arartekoak ontzat jo du erabaki hori, eta gogorarazi du oso garrantzitsua dela ordezko hautabide irisgarriak bermatzea bitarteko elektronikoak erabiltzeko zailtasunak dituztenentzat.

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 26a

     

  • Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Bruselara joan da, Defentsa-erakundeen Europako Sarearen (ENO, ingelesez) urteko bilkuran parte hartzera, Bruselako Europako Parlamentuaren egoitzan. Topaketa hori Europako Defentsa-erakundeak antolatu du eta urtero Europa osoko defendatzaile nazionaletako eta eskualdeetako titularrak elkartzen ditu, herritarren eskubideak babesteko erronka nagusiez eztabaidatzeko.

    Edizio honetan, herritarren mugikortasunerako oztopo praktikoen gaia ez ezik, bilkuran beste gai batzuk ere aztertu dira, esaterako, EBko Zuzenbidea betetzeari buruzko jarraipen-lana, arauak sinplifikatzearen ondorioak Ombuds erakundeen (defentsa-erakundeak) lanerako, eta horiek Europan migrazio eta asilo arloan duten eginkizunaren bilakaera. Gainera, ENOren lehen bilera da 2024ko abenduan Teresa Anjinho Europako defendatzaile berri izendatu zutenetik. 

    Ararteko defentsa-erakundearen lurraldeak Europar Batasuneko beste estatu batekin (Frantzia) muga egiten duenez gero, Inés Ibáñez de Maeztuk, erakundeko jarduneko titularra denez, errelatore gisa parte hartu du honako gai hau eztabaidatzeko taldean: zirkulazio askerako eskubidea baliatzeko orduan, Europako herritarrek aurkitzen dituzten oztopo praktikoak, Batasuneko beste herrialde batzuetan bizitzea, ikastea eta erretiroa hartzea erabakitzen dutenean. Ibañez de Maeztuk aukera izan du Irun eta Hendaia herrien arteko mugaz gaindiko oinezkoentzako zubia ixtea zela eta, Ararteko erakundeak egin zituen jarduerak partekatzeko. Jarduera horiek agerian jarri zuten itxierak ondorio kaltegarriak izan zituela mugako udalerri horietan bizi direnentzat.  

    Jarduneko arartekoak, talde horretako errelatore izaki, osoko bilkurako eztabaidan atera diren ondorioak aurkeztu dizkie bertaratu diren defentsa-erakundeetako ordezkari guztiei. Antzeman diren arazo nagusiak azpimarratu ditu, Europa barruan herritarrek mugitzeko dituzten oztopo praktikoei dagokienez, besteak beste, EBren barruan mugako herritarren zirkulazio askea murriztea, beste herrialde batzuetan lortutako tituluak onartzea, mugaz gaindiko egoeretan prestazioak ez ordaintzea, gizarte segurantzako sistemak koordinatzea, baita lantokia edo bizilekua ez den Batasuneko beste herrialde batzuetan egindako mediku-gastuak itzultzea.  

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 21a
     

  • Ararteko erakundeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari galdegin dio berma dezala agiri historikoak lortzeko herritarren eskaerak behar bezala izapidetuko direla, Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren eta Dokumentu Ondarearen ekainaren...
publicaciones

LEGEZKO OHARRA

Web gunearen eta bertako elementuen jabetza intelektualeko eskubideak Euskadiko Herriaren Defendatzailearenak dira (aurrerantzean, Arartekoa).
Ararteko erakundeak eskubidea du bere webeko informazioan, taxuketan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak egiteko, edonoiz eta aurrez jakinarazi behar izan gabe.

Webean sartzearen eta bertan bildutako informazioaz egin daitekeen erabileraren erantzulea hori egiten duenarena izango da. Arartekoak ez du bere gain hartuko sarrera edo informazio-erabilera horretatik erator litekeen ezein ondorio edo kalte. Salbuespenak izango dira bere eskumenak zorrozki erabiltzean bete behar dituen legezko xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduera guztiak. 

Arartekoak ez du bere gain hartzen webean aipatzen diren hirugarrenen estekekin konektatzetik edo esteketako edukietatik eratorritako erantzukizunik.
Web honetako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, eta Arartekoaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan kalteak eta hondatzeak eragiten badira, administrazio horri legez dagozkion ekintzak gauzatuko dira eta, hala badagokio, gauzatze horretatik erantzukizunak eratorriko dira.

Datuak babesteko oinarrizko informazioa. Web honetan eskura dauden bitartekoak erabiliz biltzen diren datu pertsonalak araudi honen arabera tratatuko dira: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Datu-babesaren arloko eskubideak: eskubidea duzu datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, horiek tratatzeari aurka egiteko, ezerezteko (“ahazteko eskubidea”), tratamendua mugatzeko, datuak eramateko eta horien gainean banan-banako erabaki automatizaturik ez hartzeko.

Eskubideak baliatzea: eskubide horiek datuen tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzakezu, datuak babestearen arloko eskubideak baliatzeko prozeduraren bitartez.

Era berean, edozein erreklamazio egin diezaiokezu Datuak Babesteko Euskal Agentziari, edo aldez aurretik kexa egin diezaiokezu Datuak Babesteko ordezkariari, lopd@ararteko.eus posta elektronikoaren bitartez.