Txosten bereziak eta azterlanak

Dokumentu honetan, Arartekoak Euskadiko LGTBI pertsonen aurkako diskurtsoei eta gorroto-jarrerei buruzko azterlana aurkezten du, 2023an eta 2024an Errotik-en laguntzarekin egina.
Sexu-orientazioa eta genero-identitatea pertsona gisa definitzen gaituzten eta gure duintasuna egituratzen duten funtsezko alderdiak dira. Pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna bete-betean bizitzeko eta garatzeko aukera, duintasunari kalterik egin gabe, aurreiritzirik, gorrotorik edo intolerantziarik gabe. Dibertsitatea, berdintasunaren printzipio juridiko unibertsalen pean eta diskriminaziorik gabe bizi eta garatuta, balio eta helburu bat da gizarte demokratiko ororentzat.
Ikerketa soziologiko honekin, Arartekoak euskal gizartean LGTBI pertsonen inguruan dauden jarrera sozialak hobeto ulertzea, eta LGTBI pertsonen eskubideak babestera bideratutako politika publikoak hobetzeko jarraibide gisa balio dezaketen ondorio batzuk ateratzea lortu du.
Dokumentu nagusiarekin batera, laburpen-dokumentu bat aurkezten da, erabilitako metodologia eta azterlanaren ondorio garrantzitsuenak laburbiltzen dituena.

Txosten hau Nazio Batuen Haurren Eskubideen Batzordeari zuzendu zaio, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren betetze-mailari dagokionez erakunde horrek Espainiari egiten dion jarraipena burutzen laguntzeko. Txostenean ardatz nagusitzat hartu dira Batzordeak VII. jarraipen-ziklo honetarako aldez aurretik lehentasunezkotzat jotako gaiak, eta Arartekoaren ekarpena, bere eskumenaren arabera, euskal errealitatera eta euskal administrazioen jarduerara mugatu da.

“Administrazio digitala eta herritarrekiko harremanak. Euskal administrazio publikoetarako aplikazioa” Arartekoaren azterlanaren jarraipena
Aurreko urteetan bezala, Arartekoak argitara eman du diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren (EPO) arloan eman dituen ebazpenen laburpena. Aurten, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari (BGDS) dagozkionak ere sartu ditu

Arartekoak egiaztatu du euskal administrazioek betetzen dituztela, oro har, herritarren segurtasunerako bideozaintzako arauzko eskakizunak, baina, bere ustez, hobetu egin behar dira erregulazioa, barne-kudeaketa eta gardentasuna

Teknologiaren garapen bizkorra eta eguneroko esparruan duen erabilera eragina izaten ari da oinarrizko eskubideak baliatzean, esate baterako, intimitaterako eta datu pertsonalak babesteko eskubidea. Bideozaintzako sistema finkoak eta gailu mugikorrek, hala nola telefono, dron eta kamerek irudiak eta soinuak har ditzakete edozein egoera publiko edo pribatutan, eta horrek besteren eskubideei eragin diezaieke. Horiek erabiltzeko, legitimazio nahikoa behar da irudi-soinuak hartzeko eta, bereziki, horiek gero Interneteko hainbat hedabide eta kanaletan eta gizarte-sareetan zabaltzeko.