Material didaktikoak eta dibulgaziozkoak

Pobreziari, berdintasunari, klima-justiziari, diskriminazioari eta abarri buruzko iritzia ematea eta beste neska-mutil batzuena entzun nahi duzu?
2009an jaio zinen eta Euskadin bizi zara?
Zure ahotsa entzun nahi dugu. Garrantzizkoena da-eta.
Arartekoaren Nerabeen Kontseiluan interesatzen zaizkizun gaiei buruz hitz egiten dugu!
Apuntatuko zara?
Kontaiguzu, nahi duzun moduan, nor zaren eta zergatik gustatuko litzaizukeen parte hartzea.
WhatsApp: 625 990 994
Posta elektronikoa: haurnerabe@ararteko.eus
Epea: 2024ko otsailaren 1era arte
Parte hartzea librea eta doakoa da!

Erreportajean justizia klimatikoari eta haurren eskubideei buruzko elkarrizketa kolektibo bat aurkezten da. Hedapen materiala eta gonbidapen gisa erabili nahi da klima aldaketari buruz hausnartzen hasteko, bai eta haurren eta nerabeen eginkizunei buruz eta beren eskubideak babesteko moduei buruz hausnartzeko ere.
Elkarrizketa kolektiboa eta belaunaldiartekoa da, klimaren krisiak haurrengan eta nerabeetan duen eraginari buruz, eta koloreekin, eraldaketarako inspiratzen duten kontzeptuak identifikatzen ditu

Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa , “Juztiziarik gabe, Argitu gabeko ETAren 300 hilketa baino gehiago“, Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak antolatutako liburuaren aurkezpenean izango da.
Aurkezpenean Faustino López de Forondak, Fernando Buesa Blanco Fundazioaren ordezkariak, Marta Rodríguez Fouzek, José Humberto Fouzen ilobak eta Florencio Domínguezek, liburuaren egileak, parte hartuko dute.


Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa, Euskal gizartea terrorismoaren aurrean (Sancho el Sabio Fundazioaren funtsen bidez) erakusketaren inaugurazio ekitaldian izango da .
Erakusketa honek protagonista eta ekintza nagusiak ezagutzeko ibilbide bat proposatzen du, erakutsitako materialaren bidez, hala nola kartelak, liburuxkak, prentsa eta abar.
Jarduera doakoa eta jendearentzat irekia apirilaren 7ra arte Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroan.

Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren albokoa Berdintasunerako 2023 Emakunde Sariaren banaketan izango da. Aurten Mariasun Landa idazleak jasoko du saria, sormenaren bitartez berdintasunari eta emakumeen eta nesken duintasunari egindako ekarpenagatik.
Ekitaldia Lehendakaritzaren egoitzan izango da arratsaldeko 17:00etan.