Espetxeratuak

Justizia eta Giza Eskubideen Sailari iradokitzen zaio objektiba dezala errotzearen kontzeptua espetxeratutako pertsonak EAEko espetxeen eta Barne Ministerioko Espetxeetako Idazkaritza Nagusiko espetxeen artean lekualdatzen direnean.

Justizia eta Giza Eskubideen Sailari iradokitzen zaio 1/2021 Instrukzioaren bidez onartutako Espetxeak Kudeatzeko Eskuliburua aldatzea, baldintzapeko askatasuna edo hirugarren graduko erdi-askatasuneko erregimena lortzen duten atzerritarren identifikazio-dokumentazioa entregatzeko irizpide harmonizatu bat ezartzeko eta Euskadiko espetxe guztietan aplikatzeko, Arabako espetxean dagoen ereduari jarraikiz, hori baita presoentzat onuragarriena.
Arartekoaren proposamen horrek kexa batean du jatorria. Erdi-askatasuneko erregimenean zeuden bi atzerritar, hirugarren sektoreko erakunde bateko baliabideen erabiltzaileak, kexu ziren Bizkaiko espetxean hirugarren graduan sailkatutako atzerritarren edo baldintzapean askatutakoen identifikazio-dokumentazioa atxikitzeko prozedurengatik.
Era berean, eskatu dio espetxeetako gizarte-zerbitzuen protokolo bat diseina dezala, Euskadiko Espetxeetako Zuzendaritza Zentroak kontrol egokia egin ahal izan dezan, presoen eskubideak kaltetzen dituzten lekualdatzeak saihesteko

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen dio berrikus ditzala preso dauden pertsonen datuak jasotzeko metodoak eta espetxeetarako gizarte zerbitzuen protokolo bat diseinatu dezala, EAEko Espetxeen Zuzendaritza Zentroak kontrolatu dezakeena, modu horretan, ekiditeko Gipuzkoako (Martutene) espetxe batean dagoen preso bat Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiaren menpekoa den Leongo espetxera lekualdatzea erabakitzen den unean, Gipuzkoako espetxean duen errotzea nahikoa ez dela erabakitzea.


Era berean, Euskadiko hiru espetxeetan komunikazio horiek egiteko erabiltzen diren gelen baldintzak hobetzeko eskatu dio

Zenbait hobekuntza egiteko ere eskatu dio, Euskadiko hiru espetxeetan komunikazio horiek errazteko