Gaitz kronikoa duten pertsonak
FEDEAFESek antolatutako ekitaldi batean parte hartu du Arartekoaren ondokoak, eta nabarmendu du osasun mentalari buruzko jarduera-plan espezifiko bat barne hartzen duen osasun-estrategian sakontzen jarraitu behar dela, laguntza soziosanitarioko zerbitzu-sare egoki batekin

Arartekoak argitara eman ditu Donostian egin zen Uda Ikastaroko ponentziak eta materialak

Argitalpen horretan bildu dira EHUren XLI. Uda Ikastaroen barruan Arartekoak Donostiako Miramar jauregian joan den uztailean antolatu zuen ikastaroko ponentziak. Osasun mentalari lotutako arazoak prebenitzea lehen mailako gizarte-erronka da, eta ezinbestean berretsi behar dugu oso garrantzitsua dela ahalik eta goizen antzeman eta artatzea, eta lehen mailako arretak zeregin jakin bat duela prozesu horretan.


Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailari gomendatzen zaio zuzenbidearekin bat ez etortzeagatik prestazioak iraungitzeko ebazpena berrikusteko eta bestelako zerbitzu publikoekin eta barneko kontrolekin koordinatzeko neurri egokiak ezartzeko, modu horretan, osasun mentalarekin lotutako arazoak dituzten pertsonak babesteko eta ziurtatzeko diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa jasotzeko eskubide berdinak dituztela, are gehiago oztopo horiek beraien kargura adingabeak dituzten guraso bakarreko familiei eragiten dietenean
"Zainketa aringarriak: nire zainketa da, nire eskubidea"
FEDEAFESek eta ASAFESek antolatutako ekitaldian parte hartu du arartekoak, eta elkarte horiek beren gain hartzen duten konpromisoa eta ardura nabarmendu ditu, kohesio-elementu gisa jarduten dutelako buruko osasun-arazoak dituztenen eta politika publikoak eratzen dituztenen artean.