Gizarteratzea
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta bat azkentzeko ebazpena azter dezala berriro, ez baitago egiaztatuta titularrak lan-eskaintza bati uko egin diola.
Barakaldoko Udalari gomendatzen zaion eskain dezala gizarte-larrialdiko egoera bat jasaten ari diren bi familiei aldi baterako etxebizitza-soluzio bat, eta sustatu dezala Udalbatzaren 2024ko abenduaren 26ko Ebazpenean aurreikusitako hiriguneak birgaitzeko eta biziberritzeko beharrezkoak diren jarduketak arintzeko eta hirigintza-tresnen izapidetzea, Zubiletako eremua kalteberatasun-maila oso altuko eremu kalifikatuta dagoela kontuan hartuta.
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari gomendatzen zaio bizikidetza-unitate baten bizitzeko gutxieneko diru-sarrerarako eskubidea aitortzeko eskaera izapidetzea, datuak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (GSIN) lagatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari adostasuna eman zitzaion datatik.
Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXVIII. Jardunaldietako ondorioak: "Kalteberatasuna ikasgeletan"
“Tratu txar sozial eta instituzionalak amaitzea: familiak errespetatzea eta babestea”
Urriak 17
Vitoria-Gasteizko Udalari gomendatzen dio berrikus dezala eragindako bizikidetza-unitateari babes publikoko etxebizitza bat zuzenean adjudikatzeko eskaera ez formulatzeko erabakia
Estatuko lurralde osoko araudia aplikatuz, Arabako Foru Aldundiak diru-sarrera gisa zenbatu zion sexu-abusuaren biktima izateagatik aitortu zitzaion erantzukizun zibileko kalte-ordaina. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak estatuko organo eskudunari eskatuko dio indarreko araudia aldatu dezala
Udala ez dago ados Arartekoaren argudioekin, eta iritzi du ez dela egokia eskaeraren unean jarduketek atzeraeragina izatea, kexagilea ez baita gizarte-zerbitzuen erabiltzailea
Amaitu du bere jarduera % 69ko desgaitasuna eta 1. graduko mendekotasuna duen herritarraren kexari dagokionez. Kexagilea ez zegoen ados Arabako Foru Aldundiak baliaezintasunaren kotizazio gabeko pentsioa azkentzearekin, diru-sarrera gisa zenbatu baitzitzaion erantzukizun zibilaren kontzeptupean jasotako kalte-ordaina, sexu-abusuen biktima modura aitortu ostean