hero

Transparentzia

Arartekoan gardenak izan nahi dugu eta herritarrei ahalik eta ondoen lagundu nahi diegu. Gardentasuna kalitatezko gobernantza baten funtsezko alderdia eta erakundeak herritarrengan konfiantza sortzeko ezinbesteko baldintza dela uste dugu.

Ararteko erakundearen gardentasun-atarian herritarren eskura jarriko dugu honako informazio hau:

  • Arartekoaren antolakuntza eta funtzionamendua.
  • Erakundearen aurrekontua eta ekonomia-kudeaketa.
  • Bertako langileak.
  • Burutzen ditugun lan eta jarduerak.

Era berean, herritarrei aukera eskaintzen diegu:

  • Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzeko prozedura ezagutzeko.
  • Atariak eskaintzen duen funtzionamendu eta informazioaren inguruko iritzia emateko.
  • Atariko edukiari buruzko iradokizunak egiteko.

Informazio hori argitaratzean, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean ezarritakoa betetzen dugu.