JARDUERAK

Irailaren 26a: HIZKUNTZEN EUROPAKO EGUNA

24/09/2021

Europako Kontseiluarekin eta gizarte-erakunde askorekin bat eginez, Arartekoak Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen du (irailaren 26a), eta, horretarako, herritarren eskura jarri nahi dugu Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunari buruzko informazio-liburuxka. Gutuna Europako ituna da, eta Europako hizkuntza-ondarea sustatzen eta babesten du, kultura-aniztasunaren zati baita. Egun horretarako Europa osoan egingo diren jarduerak eta Hizkuntza-Komisarioen Nazioarteko Elkartea ezagutzera gonbidatu nahi ditugu ere herritarrak. Arartekoa Elkarte horretako k ...

ARARTEKOAK EUSKO JAURLARITZARI ESKATU NAHI DIO LANGILE AUTONOMO BATEN BI PRESTAZIO EKONOMIKOEN ETETEA BERRIKUSTEKO. LANGILE HORRI BERE JARDUERAGATIK FIKZIOZKO IRABAZIA EGOTZI ZITZAION

Vitoria-Gasteiz 23/09/2021

Herritar batek Arartekoaren esku-hartzea eskatu zuen, izan ere, Lanbidek kexagilea titular zen diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eten zizkion. Kexagilea saltzaile ibiltaria zen 2017tik eta diru-sarrerak bermatzeko errenta (lanagatiko osagarri gisa) eta etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzen zituen aldi berean. Eskubide horien titularra izateko baldintzak eta betebeharrak betetzen zituen jakiteko egindako berrikuspen-prozeduran, eta langile autonomo gisa bere jardueraren irabaziak zehazteko ondorioetarako, 2019ko apirilean Lanbidek entzunaldi izapide baten berri eman zion kexagileari eta eskatu zion azken hiru hilabeteetako diru-sarreren aitorpena au ...
Uda ikastaroaren inaugurazioa 2021

ARARTEKOAK ANTOLATUTAKO IKASTAROA: HERRITARRENGANDIK HURBILAGO EGONGO DEN ADMINISTRAZIORANTZ AURRERA EGITEKO TRESNAK

Donostia-San Sebastián 16/09/2021

EHUren XXXX. edizioko uda ikastaroen barruan, Arartekoak ikastaro bat antolatu du gaurko eta biharko, Donostiako Carlos Santamaría Zentroan, izenburu honekin: "Herritarrengandik hurbilago egongo den administraziorantz aurrera egiteko tresnak". Ikasturtearen inaugurazioan, Manuel Lezertua arartekoak hizpide izan ditu pandemiaren hasieratik Arartekoan jasotako kexak eta kontsultak, administrazioak herritarrei arreta ematean izandako arazoei buruzkoak. Besteak beste: bizirauteko prestazio ekonomikoak eskatzeko administraziora joateko ezintasuna, inprimakiak betetzeko gailu elektronikoen falta, prestazio ekonomikoen izapideak, ABEEEen izapideak eta hainbat izapide administratibo edo erabaki judi ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad