Arartekoaren pribatutasun-politika

Agiri honetan informazio interesgarria aurkituko duzu Arartekoak zure datu pertsonalak tratatzeko moduaz eta dauzkazun eskubideez, honako arau hauen arabera: 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

I. Arduraduna eta berarekin harremanetan jartzeko bideak

Arartekoa Euskadiko herriaren defendatzailea edo Ombudsmana da. Erakunde burujabea eta alderdikeriarik gabea da eta Euskadiko herritarrei zerbitzu publikoa egiten die, euskal administrazio publikoen jarduerekin zerikusia duten kexetan eta kontsultetan. Era berean, pertsonen eskubideak babesteko eginkizuna du legez. Informazio gehiago lor dezakezu hemen: www.ararteko.eus.

Arartekoarekin harremanetan jartzeko bideak:

II. Datuak babesteko ordezkaria

Arartekoan Gonzalo Álvarez Hazas izendatu dute Datuak babesteko ordezkari. Berarekin harremanetan jar zaitezke lopd@ararteko.eus postaren bitartez.

III. Zure eskubideak baliatzea

Eskubide hauek baliatu ahal izango dituzu:

  1. Zure datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, zeintzuk tratatzen ari diren eta haiekin zer trataera-eragiketa burutu diren jakiteko.
  2. Oker dagoen edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea.
  3. Zure datu pertsonalak kentzeko eskubidea, hori egin daitekeenean.
  4. Zure datu pertsonalak tratatzeari aurka egiteko eskubidea, batez ere Interneten irudia erabiltzearekin lotutakoa. Aurka egiteko eskubidea gauzatzen bada, zure datuak kenduko dira, Arartekoak premiazko bidezko interesik ez badu behintzat, edo kexak azaldu, izapidetu edo defendatzeko behar ez baditu.
  5. Zure datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea, baldin eta datu-tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia zalantzazkoa bada. Halakoetan, datuak gorde ahal izango ditugu, kexak izapidetzeko edo defendatzeko.
  6. Zure datuak eramateko eskubidea, betiere datu horiek tratatzeko ahalmena ematen digun legezko oinarria kontratu-harremana edo zure baimena baldin badira.
  7. Arartekoari emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

Bestalde, Datuak Babesteko Euskal Agentziari kexa egiteko eskubidea duzu, baldin eta, zure ustez, datuak babesteari buruzko legeria urratu bada, zure datu pertsonalak tratatzeari dagokionez.

IV. Arartekoak egindako datu-tratamenduen gaineko informazioa

Arartekoak Tratamendu Jardueren Erregistroa dauka, webean argitaratuta. Bertan zehatz-mehatz azaltzen da tratamendu arduradunak egindako tratamenduetako bakoitza:

TRATAMENDUA

HELBURUA

OINARRI JURIDIKOA

Komunikazioa, hedapena eta gizarte-sareak

Erakundearen komunikazioa kudeatzea: hedapena.

Pertsonekiko elkarrekintza kudeatzea, posta elektronikoz, postaz, telefonoz, gizarte-sareko inguruneen bidez eta web orriaren bitartez.

Interes publikoa, otsailaren 27ko 3/1985 Legean ezarritakoaren arabera

Kontularitza eta kudeaketa ekonomikoa

Kontratazio eta gastu espedienteak, kontularitza-, zerga- edo tributu-agiriak kudeatu eta izapidetzea, baita ere erakundearen funtzionamendurako beharrezkoak diren erosketak kudeatzea eta hornitzaileei ordaintzea

Interes publikoa, otsailaren 27ko 3/1985 Legean ezarritakoaren arabera

Kexak eta kontsultak kudeatzea

Herritarrek Arartekoari egindako kexa-idazkiak eta kontsultak kudeatzea, izapidetzea eta bilakaera aztertzea, baita ere horien ondorioz irekitako espedienteak eta ofizioz hasitakoak

Interes publikoa, otsailaren 27ko 3/1985 Legean ezarritakoaren arabera

Giza baliabideak kudeatzea

Langileak kudeatzea, nominak egitea, prestakuntza eta laneko istripuak prebenitzea

Laneko kontratu harremana

Hautagaitzak

Hautaketa-prozesuak kudeatzea

Adostasun esplizitua

Beken deialdietako parte-hartzaileak

Ikerketa aplikatuko bekak emateko prozesuak kudeatu eta izapidetzea

Adostasun esplizitua

Harremanetarako pertsonak

Arartekoa, bere eginkizunak betetzean, zenbait pertsona era erakunderekin jartzen da harremanetan. Harremanetarako pertsonekin, erakundeekin, enpresekin, administrazioekin, elkarte eta beste organizazio batzuekin duen harreman hori kudeatzea

Interes publikoa, otsailaren 27ko 3/1985 Legean ezarritakoaren arabera

 

Baldin eta, behar bezala justifikatuta, Tratamendu Jardueren Erregistroari buruzko xehetasun gehiago jakin behar baduzu, Arartekora jo dezakezu, 1. atalean zehaztutako bideren bat erabiliz.

V. Datuak gordetzea

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak zertarako eskatzen diren, horrexetarako gordeko dira beharrezkoa den denboran. Beste erantzukizun batzuk egon daitezkeenean, behar-beharrezko denboran gordeko dira, tratamendu horiek legitimatzen dituen oinarriaren arabera. Era berean, datu pertsonalak artxibategiei eta dokumentazioari buruzko araudiaren arabera gordeko dira, araudi hori ezartzen zaienean.

VI. Segurtasuna

Ezarritako segurtasun neurriak bat datoz administrazio elektronikoaren arloko Segurtasuneko Eskema Nazionalean aurreikusitakoekin. Horiek behar bezala azalduta daude Ararteko erakundearen informazioaren segurtasuna osatzen duten agirietan.

VII. Isilpekotasuna

Web gunearen bitartez edo zurekin ditugun komunikazioetan biltzen ditugun datuak isilean tratatuko dira, eta horiek sekretuan gordeko ditugula hitzematen dugu, ezarri beharreko legerian ezarritakoaren arabera.

VIII. Nazioarteko datu-transferentziak

Gizarte-sareetan irudiak erabiltzeari buruz, jakin behar duzu gizarte-sareetan datuak argitaratzen badira, nahitaez nazioarteko datu-transferentzia egiten dela Facebook, Inc.-era, Google, Inc-era (YouTube erabiltzen bada), Twitter, Inc.-era (esteka hori erabiltzen bada); enpresa horiek AEBetan dute egoitza eta EU-US Privacy Shield Akordioari heltzen diote (2016/679 EB Erregelamenduaren 45.1 artikuluan babestua). Flickr erabiltzen bada, SmugMug Inc.-era egiten da datu-transferentzia, horren pribatutasun politikan definitutako baldintzen pean. Enpresa horrek AEBetan du egoitza.

Arartekoaren ardurapeko tratamenduetan (Tratamendu Jardueren Erregistroak agertzen direnak) ez dago aurreikusita nazioarteko datu-transferentziarik egitea, beharrezkoak ez badira behintzat, legezko betebehar bat betetzeko edo Arartekoaren eginkizunarekin lotutako interesak babesteko.