Administrazioek jada erantzun diete Arartekoaren laguntza-eskaerei

Arartekoak egiaztatu du erakunde honen laguntza-eskaerei ez erantzuteagatik 2022. urtearen amaieran ohartarazpena bidali zitzaien eta laguntzarik ezak izan zitzakeen legezko ondorioak jakinarazi zitzaizkien administrazio guztiek dagoeneko erantzun dutela.

Arartekoak berriz nabarmendu nahi du administrazioek bere laguntza-eskaerei erantzun beharra daukatela (eta legez betebehar hori dutela), herritarren eskubideak defendatu ahal izateko eta euskal administrazioek behar bezala jarduten duten ikuskatu ahal izateko. 

Horregatik, erakunde honek helburu horiek lortzeko gestioak eta jarduerak egiten jarraituko du.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 26a