Pazientearen Segurtasunari buruzko X. Jardunaldia

Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Pazientearen Segurtasunari buruzko Euskadiko X. Jardunaldira joango da datorren ekainaren 5ean. Donostiako Kursaal auditoriumean izango da.

Oraingoan, arreta berezia eskainiko zaie osasunaren arloko lege-alderdiei eta horiek pazientearen segurtasunarekin duten loturari, osasun-laguntzaren esparruan.

Bestalde, aurreko edizioetan bezala, Osakidetzako erakundeen ekimenak aurkeztu eta aintzatetsiko dira, pazientearen segurtasunari egindako ekarpen bereziagatik hautatutakoak.

    Location : Donostiako Kursaal auditorium


Ekitaldiak gorde: