Pribatutasun Politika

 

Agiri honetan informazio interesgarria aurkituko duzu Arartekoak zure datu pertsonalak tratatzeko moduaz eta dauzkazun eskubideez, honako arau hauen arabera: 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

I. Arduraduna eta berarekin harremanetan jartzeko bideak

Arartekoa Euskadiko herriaren defendatzailea edo Ombudsmana da. Erakunde burujabea eta alderdikeriarik gabea da eta Euskadiko herritarrei zerbitzu publikoa egiten die, euskal administrazio publikoen jarduerekin zerikusia duten kexetan eta kontsultetan. Era berean, pertsonen eskubideak babesteko eginkizuna du legez. Informazio gehiago lor dezakezu hemen: www.ararteko.eus.

Arartekoarekin harremanetan jartzeko bideak:

 

II. Datuak babesteko ordezkaria

Arartekoan Inmaculada de Miguel Herrán izendatu dute Datuak Babesteko ordezkari. Berarekin harremanetan jar zaitezke lopd@ararteko.eus postaren bitartez.

 

III. Zure eskubideak baliatzea

Eskubide hauek baliatu ahal izango dituzu:

  1.  Zure datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, zeintzuk tratatzen ari diren eta haiekin zer trataera-eragiketa burutu diren jakiteko.
  2. Oker dagoen edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea.
  3. Zure datu pertsonalak kentzeko eskubidea, hori egin daitekeenean.
  4. Zure datu pertsonalak tratatzeari aurka egiteko eskubidea, batez ere Interneten irudia erabiltzearekin lotutakoa. Aurka egiteko eskubidea gauzatzen bada, zure datuak kenduko dira, Arartekoak premiazko bidezko interesik ez badu behintzat, edo kexak azaldu, izapidetu edo defendatzeko behar ez baditu.
  5. Zure datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea, baldin eta datu-tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia zalantzazkoa bada. Halakoetan, datuak gorde ahal izango ditugu, kexak izapidetzeko edo defendatzeko.
  6. Zure datuak eramateko eskubidea duzu. Modu automatizatuan tratatzen ari diren datu pertsonalak berreskuratzeko eska dezakezu, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan, tratamenduaz arduratzen den beste pertsona bati eramateko.
  7. Arartekoari emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

Bestalde, Datuak Babesteko Euskal Agentziari kexa egiteko eskubidea duzu, baldin eta, zure ustez, datuak babesteari buruzko legeria urratu bada, zure datu pertsonalak tratatzeari dagokionez.

 

IV. Arartekoak egindako datu-tratamenduen gaineko informazioa

Arartekoak Tratamendu Jardueren Erregistroa dauka, webean argitaratuta. Bertan zehatz-mehatz azaltzen da tratamendu arduradunak egindako tratamenduetako bakoitza:

 

TRATAMENDUA

HELBURUA

OINARRI JURIDIKOA

Komunikazioa, hedapena eta gardentasuna

Erakundearen komunikazioa kudeatzea: aldizkariak, txostenak, azterlanak eta erakundearen edozein informazio zabaltzea.

Herritarrekiko elkarrekintza kudeatzea, interes publikoko informazioa jakinarazteko eta hedatzeko baliabide elektronikoen eta ez elektronikoen bitartez.

Ararteko erakundea sortu eta arautzeko 3/1985 Legearen 11. artikuluan ezarritakoa betetzea.

19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.

6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa.

Beharrezko tratamendua, interes publikoaren alde egindako zeregin bat edo tratamenduaren arduradunari emandako eskumen publikoak erabiltzean jarritako helburua betetzeko.

Kudeaketa ekonomikoa eta kontratazio publikoa kontrolatzea

Kontratazio eta gastu espedienteak, kontularitza-, zerga- edo tributu-agiriak kudeatu eta izapidetzea, baita ere erakundearen funtzionamendurako beharrezkoak diren erosketak kudeatzea eta hornitzaileei ordaintzea.

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.

58/2003 Lege Orokorra, abenduaren 17koa, Zergei buruzkoa, eta ezarri beharreko lurralde bakoitzeko foru arauak.

Interes publikoa, otsailaren 27ko 3/1985 Legearen arabera.

Kexak eta kontsultak kudeatzea

Arartekoak herritarrei eskuragarri jartzen dizkien bideak erabiliz herritarrek egindako eskaerei erantzutea. Bide horiek zerbitzuen kartan azaltzen dira.

Herritarrek Arartekoari egindako kexa-idazkiak eta kontsultak kudeatzea, izapidetzea eta bilakaera aztertzea, baita ere horien ondorioz irekitako espedienteak eta ofizioz hasitakoak.

Ararteko erakundea sortu eta arautzeko 3/1985 Legearen II. tituluan ezarritakoa betetzea.

Beharrezko tratamendua, interes publikoaren alde egindako zeregin bat edo tratamenduaren arduradunari emandako eskumen publikoak erabiltzean jarritako helburua betetzeko.

Giza baliabideak kudeatzea

Langileak kudeatzea, nominak egitea, prestakuntza eta laneko istripuak prebenitzea.

Kontratu-harremana. Bertan, interesduna aldeetako bat da, Ararteko erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen arabera eta Ararteko erakundearen Antolaketa eta funtzionamendurako araudiaren arabera.

Langilegoaren eta Legebiltzarreko Administraritzaren Araudia eta Lege-Jaurpidea, 1990eko ekainaren 22koa.

6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

31/1995 Legea, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

 

Hautaketa-prozesuak

Arartekoko aldi baterako langileen lanpostuetarako hautaketa-prozesuak kudeatzea.

Kontratu-harremana. Bertan, interesduna aldeetako bat da, Ararteko erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen arabera eta Ararteko erakundearen Antolaketa eta funtzionamendurako araudiaren arabera.

Beken deialdietako parte-hartzaileak

Ikerketa aplikatuko bekak emateko prozesuak kudeatu eta izapidetzea.

Beharrezko tratamendua harreman juridikoa gauzatzeko, Ararteko erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen arabera eta Ararteko erakundearen Antolaketa eta funtzionamendurako araudiaren 50. artikuluaren arabera.

Harremanetarako pertsonak

Arartekoak, bere eginkizunak betetzean, harremana izaten du pertsona, erakunde, enpresa, administrazio, elkarte eta beste organizazio batzuekin. Harreman hori kudeatzea.

Ararteko erakundea sortu eta arautzeko 3/1985 Legean ezarritakoa betetzea.

Beharrezko tratamendua, interes publikoaren alde egindako zeregin bat edo tratamenduaren arduradunari emandako eskumen publikoak erabiltzean jarritako helburua betetzeko.

Agirien sarrera eta irteeren erregistroa

Informazioaren eta agirien sarrera eta irteeren erregistroa kudeatzea.

Ararteko erakundea sortu eta arautzeko 3/1985 Legearen 20. artikuluan ezarritakoa betetzea.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

Haurren Kontseilua eta umeak eta nerabeak babesteko politika

Haurren Kontseiluaren eta Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren jarduerak antolatzea, umeei eta nerabeei dagozkien erakunde-politikak kudeatzeko esparruan.

Haurrak eta nerabeak babesteko barruko politika kudeatzea.

Beharrezko tratamendua, interes publikoaren alde egindako zeregin bat edo tratamenduaren arduradunari emandako eskumen publikoak erabiltzean jarritako helburua betetzeko, honako lege hauetan ezarritakoaren arabera: 3/1985 Legea, otsailaren 27koa, Ararteko erakundea sortu eta arautzekoa; 3/2009 Legea, abenduaren 23koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Legea aldatzekoa; Ararteko erakundearen Antolaketa eta funtzionamendurako araudiaren 15. artikulua.

Ebazpena, 2020ko urriaren 8koa, Arartekoarena, Haurrak eta nerabeak babesteko Arartekoaren politika onartzekoa.

Nire Ararteko

"Nire Ararteko" izeneko estranet zerbitzua. Erakundeak erabiltzaileentzat eskuragarri jartzen du honelako zerbitzuak eskuratzeko:

  • Estranetera sartu nahi duten erabiltzaileak erregistratzea.
  • Aukeraketa-prozesuetarako enplegu eskaintzak kontsultatzea eta horietarako izena ematea.
  • Agiriak eta berri interesgarriak jakinarazteko zerbitzuan izena ematea, erabiltzaileak zehaztutako hobespenetan oinarrituta.

 

Beharrezko tratamendua, interes publikoaren alde egindako zeregin bat edo tratamenduaren arduradunari emandako eskumen publikoak erabiltzean jarritako helburua betetzeko, 3/1985 Legean ezarritakoaren arabera (Ararteko erakundea sortu eta arautzeko Legea, otsailaren 27koa).

6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa.

 

V. Datuak gordetzea

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak zertarako eskatzen diren, horrexetarako gordeko dira beharrezkoa den denboran. Beste erantzukizun batzuk egon daitezkeenean, behar-beharrezko denboran gordeko dira, tratamendu horiek legitimatzen dituen oinarriaren arabera. Era berean, datu pertsonalak artxibategiei eta dokumentazioari buruzko araudiaren arabera gordeko dira, araudi hori ezartzen zaienean (6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena, III. tituluko VI. kapitulua izan ezik, hori Euskal Kultura Ondarearen gaineko uztailaren 3ko 7/1990 Legean agertzen den ondare dokumentalari buruzkoa baita).

 

VI. Segurtasuna

Ezarritako segurtasun neurriak bat datoz administrazio elektronikoaren arloko Segurtasuneko Eskema Nazionalean aurreikusitakoekin. Horiek behar bezala azalduta daude Ararteko erakundearen informazioaren segurtasuna osatzen duten agirietan.

 

VII. Isilpekotasuna

Web gunearen bitartez edo zurekin ditugun komunikazioetan biltzen ditugun datuak isilean tratatuko dira, eta horiek sekretuan gordeko ditugula hitzematen dugu, ezarri beharreko legerian ezarritakoaren arabera.

 

VIII. Nazioarteko datu-transferentziak

Arartekoaren ardurapeko tratamenduetan (IV. atalean agertzen dira) ez dago aurreikusita nazioarteko datu-transferentziarik egitea, beharrezkoak ez badira behintzat, legezko betebehar bat betetzeko edo Arartekoaren eginkizunarekin lotutako interesak babesteko.

Nazioarteko datu-transferentziak egon daitezke gizarte-sareak erabiltzean. Horrela, nabarmendu behar da Arartekoak, erakundearen berriak eta jakinarazpenak zabaltzeko asmoz gizarte-sareak erabiltzen dituenean, ez duela datu pertsonalik tratatzen. Herritarrekiko interakzioan, Arartekoak ez du datu pertsonalik jasotzen; erabiltzaileak berak ematen du izena eta erabiltzen ditu sare horiek, gizarte-sare bakoitzaren pribatutasun politiken baldintzen pean.

 

 

IX. Pribatutasun politika eguneratzea

Baliteke pribatutasun politika hori eguneratu behar izatea. Horregatik, komenigarria da zuk aldizka berrazter dezazun, ahal bada, bildutako informazioa zer motatakoa den eta nola tratatzen den jakiteko asmoz web gunean sartzen zaren bakoitzean. Hala ere, pribatutasun politika horren aldaketaren batek zehazki zure datu pertsonalen tratamenduari eragiten badio, behar bezala jakinaraziko dizugu.

Pribatutasun politika hau 2021eko irailean eguneratu da azkenekoz.