familien asmotik aldentzen diren eskolatze-proposamenak
egiteko irizpideak ponderatzerakoan.
Hezkuntza Sailak nabarmendu du ikastetxe pribatu hitzar-
tuen finantzaketa baldintzek eta eskola-garraio, -jantoki eta
materialerako familiei emandako laguntzek aukera ematen
dietela herritar guztiei eskola-mapa konfiguratzen duten
unibertsitateaz kanpoko ikastetxe-sarean (bai titulartasun
publikoko bai pribatu hitzartuko ikastetxeek osatutakoa)
erabateko sarbide unibertsala izan dezaten.
Halaber,
ikastetxe aldaketa edo lekualdaketaren
auke-
rari lotutako kexa nahikotxo izapidetu ditugu, ikasleak
onartzeko ohiko prozesua alde batera utzita. Egoera horren
ondotik egiaztatu ahal izan dugu bi arrazoi daudela aurre-
tik eskatutako zentroan ikasturte batez egotetik salbuesten
dutenak: ikaslearentzako arriskua edo pairamendua dakar-
ten egoerak eta hezkuntza-ikuskapenaren txosten baten
bitartez behar bezala egiaztatuta egon daitezela, eta adin
oso goiztiarretan distantzia esanguratsuetara aldatzea
dakarten bat-batean jazotako helbide aldaketak -azken
egoera hori eguneratutako erroldaren egiaztagiriarekin fro-
ga daiteke-.
Gure ustez, beharrezkoa da zenbait adingaberen esko-
latzerik ezaren egoerarekin amaitzen saiatu diren erabaki
judizialen gainean jarraitu diren
eskolatze aginduak
jorratu
dituzten hainbat kasu aipatzea. Halaber, erakunde honetara
jo dute deseskolatzea eta eskola-absentismoa errotik ken-
tzeko onartutako programa aplikatzeko moduaren aurka
dauden hainbat familiak. Gure iritziz, kexa horiek guztiek
agerian jartzen dute gizarte-izaerako demanda bat dago-
ela “
etxeko hezkuntza”
edo “
homeschooling
izenarekin
ezagutzen den hezkuntza-aukeraren inguruan.
Beste kontu batzuk aintzat hartuz, esan behar dugu, oro
har, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako
datuek optimistak izateko bidea ematen digutela, hain zu-
zen,
hezkuntza-eskaintzaren
etengabeko hobekuntza-
rako ezarritako adierazleen betetzeari dagokionez. Hori
bai zailtasunik handienek
zero eta hiru urteko hasierako
tartean
egoten jarraitzen dute, batez ere,
bi urte
ko gelen
eskaintzan.
Horri dagokionez, urte horretan aurkeztutako kexa guz-
tien artean
Barakaldon
dagoen herritarren demanda bi-
deratzeko asmoz aurkeztutako kexa gailentzen da. Jakin
dugun eskaera horrek ekimen garrantzitsuak eragin dituela,
horien artean, udalbatzak 2011ko abenduaren 29an egin-
dako ohiko bilkuran onartutako mozioa. Horren arabera,
dagozkion aginduak eman daitezen eskatu da Barakaldo
sar dadin. Hain zuzen ere, mo-
zio hori ez betetzeak herritarren demandari funtsa ematen
dio, kontuan hartuta une honetan zero eta bi urteko tarte
horretarako programatutako hezkuntza-eskaintza zabal da-
din eskatuz erakunde honetan kexa moduan aurkeztu dela.
urteetakoak Barakaldon jazotako plaza eskasiaren
arazo partikularrak biltzen ditu.
Hezkuntza-plangintza edo -programazioaren
alderdiei
dagokienez, 2012. urtean hainbat ebazpen eman ditugu
Iruarteta HLHI
ren hezkuntza-komunitateak hala eskatuta
izapidetutako kexen ondotik. Lehenengoa (Arartekoaren
ebazpena, 2012ko urtarrilaren 31koa) ikastetxe honetara
Mujika-Solokoetxe HLHIko ikasleak lekualdatzea hizpi-
de duen hartutako erabakiari buruzkoa, hain zuzen, azken
ikastetxe hori barne hartzen duen eraikinaren egitura be-
rritzeko obren ondotik eta, jarraian, bigarrena
(
)
Iruarteta HLHIren
hezkuntza-eskaintza laugarren ildo batera zabaltzeko era-
baki administratiboari buruzkoa. Bi ebazpenetan nahitaez
aintzat hartu behar diren bi alderdi gailendu behar ditu-
gu hezkuntza-programazioari edo –plangintzari lotutako
hainbat kontu jorratzen direnean: alde batetik, egoeran sar-
tuta dauden hezkuntza-agenteen parte-hartzea eta, beste-
tik, hartutako erabakien motibazio betea.
Hain zuzen, Irungo
Elatzeta HLHI
rako aurreikusitako
hezkuntza-ibilbide berriari buruzko kexa bat izapidetzeak
aukera eman digu egiaztatzeko hezkuntza-administra-
zioaren aldetik jarrera harkorra egon dela. Ildo horretan,
interesdunei adierazi diegu oso positibotzat jo dugula
Hezkuntza Sailak aintzat hartu izana familiek 2. zk.ko ibilbi-
de hori prestatu eta indartzeaz arduratu den lantaldean
(
Hirubide BHI, Elatzeta HLHI eta Leka-enea HLHI zentroak
barne hartzen ditu) zuzenean parte hartu izana.
Are gehiago, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sail-
buruak Hezkuntza Batzordearen aurrean
Arabako eskola-
maparen
berri emateko egindako Legebiltzarreko agerraldi
batean gailendu nahi izan du aipatu mapa plangintza de-
mokratikoaren ondorioa dela, hezkuntza-komunitatearen
ordezkari guztien partaidetzarekin, erakunde honek behin
eta berriro errepikatu duen moduan.
Aurreko honi lotuta, onartu behar dugu Gasteiz hirirako
mapa berri honetan ezarritako programazioak aukera eman
duela joan den urteko (2011) txostenean jaso genuen egoera
bideratzeko; bertan haur kopuru esanguratsua geratu zen
plazarik gabe ikasleen onarpenerako prozesuan.
2012.
urtean
Gasteiz hirian bi urteko geletan hezkuntza-
plangintzan
ezarritako adierazleen betetzearen jarrai-
pena egiteko hasitako ofiziozko jarduera amaitu dugu.
Ikastetxeen zuzendariak emandako erantzuna eta, berezi-
ki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2012ko
martxoaren 19ko saioan Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza
Batzordean izandako esku-hartzeak aukera eman du plaza
eskaintza familien demandara egoki dadin hezkuntza-ad-
ministrazioak egindako plangintzaren ahalegina berresteko.
Hala, adierazi behar dugu 2012-2013 ikasturterako ikasleak
onartzeko prozesua itxi egin dela eta ez dela aparteko kexa-
rik erregistratu Gasteizen zabalkuntza eremu berrietan bi
urteko plazen eskaintzaren inguruan.
Horrez gain, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
haur hezkuntzako lehenengo zikloaren gainean egindako
diagnosiaren lehenengo aurrerapenaren berri izan dugu.
Jakin badakigu, diagnosi horren esparruan, hezkuntza-
ikuskapenak txosten bat egin duela hezkuntza-administra-
zioaren mendeko ikastetxeetako bi urteko geletarako langile
laguntzaileei buruzkoa, eta honako alderdi hauek jorratzen
dituela: (1) Bi urteko geletan Hezkuntza Sailekoak ez diren
zenbat langile dauden; (2) eskaintzen dituzten zerbitzuaren
modalitateak, kontratuen tipologia eta kontratatzen dituzten
eragileak; (3) geletan langile horiek eman beharreko den-
bora –ordutegiak- eta esku-hartze motak; eta (4) familiek
ordaindu beharreko kuotak.
2012
ko
T
xostena
24
(
II). Eskubideak urrratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
II
Aurrekoa ikusi