8.
Zigortzeko erregimena: neurriak, proportzionalta-
suna…
Ezartzen diren zigor nagusiak ekonomikoak dira, hau da,
asteroko esleipenaren murrizketa. Hainbat kasutan, hala
ere, zigor hori oso eraginkorra ez dela ikusi dute ateratzen
direnean eta familia bisitatzen dutenean haien baliabide
ekonomikoak eskura ditzaketelako. Era berean, lortutako
lehentasunen galera eta irteeren mugaketa erabiltzen dute.
Taldetik banatzearen zigorra, erabiltzen denean, norberaren
logelan edo taldeko jardueretan parte hartu gabe egiten da.
Zuzenean ikusitakoan eta neska-mutilen lekukotasunean ez
dugu antzeman neurri zigortzaileen desoreka edo erabilera
arbitrarioa adierazten duen elementurik.
Baina 2012ko programa espezializatuen inguruko jardue-
rak ez ziren baliabideetara egindako bisitekin amaitu.
Uztailean
Aixola zentroaren
inguruko ofiziozko jarduera
ireki zen hainbat lekukotza oso koherente eta fidagarriek
zentroan bideratutako hainbat praktika desegokiren berri
eman zigutelako. Horien artean, gure ustez oso larriak di-
ren bi azpimarratu behar ditugu: segurtasuneko langileek
adingabeak bilurrekin fisikoki immobilizatzea; hainbat pro-
fesionalen praktika eta jarrera iraingarri eta umiliagarriak,
nolanahi ere, zentroaren norabidea zigor-helburuetara zu-
zentzen zutenak hezkuntza helburuetara beharrean, Nazio
Batuen
eta, berariaz,
zentroak arautzen dituen 131/2008 Dekretuaren 14. artiku-
luko b) eta c) letretan jasotako duintasunerako eskubidea
zuzenean urratuz. Kontuan hartu beharra dago, bestalde,
adierazitakoak bat egiten zuela erakundeak 2011n zentrora
egindako bisitan dagoeneko antzemandako hainbat arris-
kurekin.
Gertakarien ezaugarriak zirela-eta, Gipuzkoako Aldundiari
idatzizko informazioa eskatu genion, baina baita bilera bat
ere foru-arduradunekin. Foru-zerbitzuak gure esku-hartzea-
ri emandako erantzuna azpimarragarria da oso azkarra izan
zelako, bai gertakariak ikertzeko azkartasunarengatik (zen-
troan agertu ziren gure deia jaso eta hurrengo egun balio-
dunean), zein irregulartasunak baieztatu ondoren horiek
konpontzeko erabakien azkartasun eta sendotasunarenga-
tik (larritasunarekin bat eginez).
Euste-neurri mekanikoak (bilurrak) erabiltzeari dagokionez,
Haurren Zerbitzuak adierazi zuen, zentroko erregistroen
arabera, hezkuntza neurri zuzentzaileak eragiten dituzten
4
egoeratan bakarrik erabili zela euste mekanikoa den-
bora batean zehar. Haurren lekukotzek, berriz, praktika
ohikoagoa dela diote. Hori berretsi ahalko litzateke haur
baten familiak segurtasuneko profesional bati funtzioak
gainditzeagatik eta dagozkionak burutzeko moduarengatik
ezarritako salaketarekin. Salaketa hori kasualitatez, gure
informazio-eskaerarekin batera heldu zen foru-zerbitzura.
Kontu horri dagokionez, Foru Aldundiak:
1)
Aixolan zerbitzua eskaintzen duen segurtasun enpre-
sari eskatu zion aipatutako profesionala zerbitzutik bere-
hala kanporatu zezan; gainera salatu zuten.
2)
era berean, segurtasuneko langileek uniformean bilu-
rrak eta porrak eraman gabe lan egin dezaten eskatu
zuen: eramaten ez badituzte ez dute erabiltzeko tenta-
ziorik/aukerarik izango.
3)
zentroa kudeatzen duen enpresari segurtasun langi-
lerik gabe esku har dezan proposatzen dio. Hasierako
zalantzen ondoren, enpresari eskatu zioten profesional
talde horren zeregina, kokapena, jarduera-protokoloa
eta abarri buruzko berariazko gogoeta bideratu zezan,
Haurren Foru Zerbitzuarekin eztabaidatzeko.
Hainbat profesionalen praktika iraingarri eta umiliagarriei
dagokienez, gure jakinarazpenean baieztatzeke zegoen
datua zena berariaz berresten da elkarrizketatutako hau-
rren lekukotzekin. Horien bidez, hezitzaileetako bat mota
horretako jokabideen protagonista eta sustatzaile nagusi
gisa ere identifikatzen da. Aldundiak enpresari agindu dio
profesional hori baztertu dezala haurrekiko esku-hartze
zuzenean.
Gure aldetik, 131/2008 Dekretuaren 109.1 b) artikuluan
xedatutakoa segurtasun profesionalek egin ahal izanaren
inguruan zalantza handiak ditugu aspalditik, printzipioz
ez baitute inolako prestakuntzarik hezkuntza alderdien in-
guruan. Artikulu horretan zera azaltzen da: “
Haurrak eta
Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezia-
lizatuak immobilizazio fisikoarekin esku hartzearen inguruko
prestakuntza berezia duten hezkuntza-teknikariak sartzeko
aukera balioetsiko du; teknikari horrek hezitzaileak esanbi-
dez eskatuta soilik jardungo du.”
Hori esan ondoren, egoera horien jarraipen oso estua
burutzeko asmoa dugu, hartutako erabakiak etorkizunean
burutzen eta mantentzen direla egiaztatuz. Jarraipen horre-
kin batera Iturriotz-azpi zentrorako dagoeneko aurreikusi-
tako beste bat bideratuko da: 6 hilabetetan zehar zentroan
dauden adingabeek pairatu dezaketen egoerari buruzko in-
formazio oso kezkagarriak jaso ondoren, zain gaude erakun-
de kudeatzailearen aldaketaren aurrean. Horri arrazoizko
epea eman diogu antzemandako arazoak konpontzeko.
Egoitza harreraren sareari buruzko atal hau amaitzeko ora-
indik ere burutzeke dauden hauen inguruko bi protokoloren
jarraipena bideratuko dugu. Adierazi digutenaren arabera,
ordezkariak izendatzearen arazoa gain-
ditu ondoren, Eusko Jaurlaritzako
baimenik gabeko absentzien kasuetarako
jardun-protokoloa eta babesik ez duten adingabeen egoi-
tza-zentroetako zaintza eta segurtasun zerbitzuen jardun-
protokoloa batera burutu nahi zituen. Hala eta guztiz ere,
jokabide horrek ez du Herrizaingo Sailaren onespenik, be-
raz, oraindik ere nola landuko diren erabakitzeko aldez au-
rreko puntuan daude. Bestalde,
ordezkariak ere
izendatzeke daude. Horiek zeregin garrantzitsua dute uda-
leko gizarte zerbitzuetan eta, bereziki, Udaltzaingoan duten
eskumenarengatik.
2.2.4.
Bakarrik dauden adingabe
atzerritarrentzako arreta berezia
Bakarrik dauden adingabe atzerritarren
berariazko be-
harrei dagokienez, foru aldundiei hainbat datu kuantitatibo
(
artatutako herritarrak, administrazio egoera eta erregu-
larizazioari buruzko datuak…) eta hainbat balorazio eta
informazio kualitatibo eskatu zitzaizkien. Informazio horre-
kin batera, ondoren bakarrik dauden adingabe atzerrita-
rren egoerari buruzko kexen izapidetik sortutako jarduera
batzuen emaitza aurkezten dugu.
2012
ko
T
xostena
36
(
II). Eskubideak urrratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
II
Aurrekoa ikusi