rratzen duen tratamendu-programa espezifikorik ez
EAEn, ezta eremu nazionalean ere.
■■
Nazioartean hainbat ikerketa oinarri hartuta era-
ginkortasuna agerian jarri duten abordatze
terapeutikoak kontingentziak maneiatzeko jokabide-
programak, arazoak konpontzeko entrenamendu-
rako eta gizarte gaitasunetarako eredu kognitiboak
(
taldeka egin daitezen gomendatuz), seme-alaben
jokabideak maneiatzeko gurasoen entrenamendua,
familiaren terapia funtzionala eta terapia multisiste-
matikoa dira.
Ondorio gisa, ikerketak berak Jokabide-nahasmendua
duten Nerabeentzako Tratamendu Programa Intentsibo
bat proposatu du, ospitalearen barruan zein kanpoan
abordatze koordinatuarekin batera. Kasu bakoitzaren
beharren arabera, tratamendu moduluen bidez disei-
natu da eta eraginkorrak direla frogatu duten abordatze
terapeutikoak barne hartzen ditu. Gaur egun oraindik
ez dakigu proposamen hori abian jarri ote den edo ho-
rretarako asmorik dagoen.
Bestalde, babesik gabe dauden haurrei eta gazteen-
tzako justiziari lotutako gizarte zerbitzuen profesionale-
kin harremanetan jarri gara eta egiaztatu dute
jokabide
arazoak”
dituzten mutil eta nesken kopurua gero eta
handiagoa dela. Horri dagokionez, ondorengo gaien in-
guruan dituzten zalantza batzuk helarazi dizkigute:
■■
berezko buruko osasun arazoak ote diren edo on-
doez emozional oso handia “bakarrik” ote den,
jokabide disruptiboen, bortitzen (garrasi egin, gau-
zak apurtu), autoritatearen aurkako borroka biziaren
eta abarren bidez agerian jartzen dituztenak, baita
nerabezaroari lotutakoak ere.
■■
nork diagnostikatu behar dituen arazo horiek, zer-
gatik uste duten osasun sistemak esaten duela
azpiklinikoak” direla eta zergatik ez duten jokabide-
nahasmendutzat edo arazotzat hartzen baliabideak
tenkatzen dituen jokabide oro;
■■
beharrezkoak diren laguntzak, zailtasun hori kon-
tuan hartuta, neska-mutilei haien garapen pertsona-
lean laguntzeko eta zentzu horretan esku hartzeko,
klinikoagoak edo ez horren klinikoak diren alde ba-
tera utzita. Osasunaren egitekoa ezinbestekoa dela
eta hala antzematen ez dutela iruditzen zaie.
Bitartean, euren behar terapeutikoak ospitaletik
kanpoko sarean kontsultak eginez asebetetzen dituz-
te eta, noizean behin, administrazioak kabinete pri-
batu jakin batzuekin zerbitzuak hitzartuta dituenez,
baita bertan kontsulta eginez ere. Hori horrela, egoitza-
baliabideetako hezitzaileek burutzen dituzten esku-
hartzeetarako jarraibide batzuk (eredu programak eta
gaitasun psikosozialak, batez ere) ezarri dira, egune-
roko bizitzaren uneetan txertatuz.
4.2.
Kontsulta egin zaien profesionalak bat datoz
norta-
sun-nahasmenduak
maneiatzeko zailtasunarekin eta
ospitale orokorretako larrialdi zerbitzuak maiz baliatzen
dituzten eta askotan akutuen unitatean ospitaleratzen
dituzten gaixoei arreta emateko benetako baliabideak
ez edukitzearekin (bertan ezin da alternatiba tera-
peutikorik eskaini patologia dualen, alkoholaren edo
toxikoen kontsumoaren edo elikadura-jokabidearen
nahasmenduen ondorioz eragindakoak ez badira eta,
kasu horretan, dauden baliabideak erabiliko lirateke).
Sektore horretako elkarteek, bai pertsona eta familien
elkarteek, bai profesionalen elkarteek (erakunde honek
harreman estua dauka haiekin), adierazi dute kezkatuta
daudela pertsona horiei –portzentaje altu batean nera-
beak eta gazteak- ematen zaien arreta dela-eta; izan
ere, arazoak dituzte diagnosia egiteko; ez dago sen-
dagairik adibidez eskizofreniarentzat dagoen moduan;
krisialdi zorrotzetan, oro har, ez da pertsona ospitale-
ratzen; baliabideak ez dira nahikoak eta profesionalek
prestakuntza gehiago behar dute.
Egia esan, OSTEBAk (Osakidetzako Osasun teknolo-
gien ebaluazioko zerbitzuak) argitaratutako
izeneko
ebaluazio-txostenean go-
mendatzen zen Nortasun-nahasmenduen Laguntza,
Prestakuntza eta Ikerketa Unitate Pilotu bat sortzea
(
ospitaletik kanpoko komunitate-zentroa), horrelako
nahasmenduei eskaintzen zaien arreta hobetzeko
ezinbesteko tresna gisa. Joan den urtean, legebiltza-
rrean, Osasun eta Kontsumo sailburuak esan zuen
proiektu hori abian jarri nahi zuela baina berehala egi-
tea eragozten zuten zailtasun ekonomikoak ere aipatu
zituen.
4.3.
Arreta faltaren nahasmenduari
eta
hiperaktibitatea-
ri
dagokionez, hezkuntzako profesionalen, gizarte zer-
bitzuen eta zerbitzu terapeutikoen aldetik jaso ditugun
nolabaiteko “alertak” baino ez ditugu. Intentsitate han-
diagoarekin edo txikiagoarekin adierazi dute kezkatuta
daudela, haien ustez, gaitz hori gaindiagnostikatu egi-
ten delako, gizarteak geroz eta gehiago eskatzen baitu
neska-mutilak txintxo-txintxo eta arduratsu egon dai-
tezen denbora-tarte luzeetan eta haien gorputz adie-
razpena eta mugimenduak nabarmen mugatzen diren
testuinguruetan.
Horrez gain, iruditzen zaie arazoaren arreta farmako-
logikoa bakarrik ari dela ematen, “gehiegizko mugi-
menduaren” sintoma desager dadin bilatuz. Medikazio
horrek haurrak lasaitzen ditu baina estimuluei erantzu-
teko haien gaitasuna txikiagotzearen truke eta, azken
batean, inguruarekin jardunean aritzearen truke eta ho-
rrek ikasteko eta esperimentazio pertsonalerako zailta-
sunak dakartza.
Azkenik, erakunde honetan jasotako kexak hezkuntza-
ren esparruari lotutakoak dira, izan ere, guraso batzuek
uste dute TDAH (arreta-falta eta hiperaktibitateaga-
tiko nahasmendua) duten haien seme-alabei ez zaiela
eman behar duten arreta zehatza: etxerako lanei den-
bora gehiago eskaini (irakurketa errepikatu, haiekin
irakurri, ulertzen dutela ziurtatu), lehenengo ilaran jarri
irakaslearen arreta hobeto manten dezaten, mugitze-
ko aukera ematen duten etenaldiak egin, etab. Kasu
batzuetan nolabaiteko “presioa” adierazten dute haien
seme-alabak kontrola ditzaten, botika gehiago ema-
nez, behar izanez gero.
2012
ko
T
xostena
47
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi