askoren egoeraren gaineko kezka; izan ere, egunero bizi di-
tuzte familian, eskolan edo gizartean beren errealitatea ez
onartzeari eta, areago, arbuiatzeari loturiko egoerak.
Aurten auzi honen inguruan banakako kexak jaso ditugun
arren, erakundeak
lgtb
pertsonen eskubideak defendatze-
ko lanean diharduten taldeekin eta Eusko Jaurlaritzako
arduradunekin duen harremanak bide
ematen digu gaur egungo arazo kezkagarrienetako batzuk
ezagutzeko.
Horren haritik, beharrezkoa iruditzen zaigu hauxe azpima-
rratzea: gabezia nabarmena antzeman dugu hezkuntza
sisteman, aniztasun afektibo-sexualerako eta genero-aniz-
tasunerako eskubideen erabateko errespetua integratzeari,
bistaratzeari eta sustatzeari dagokionez. Hori guztia ho-
netan antzeman daiteke: ez dago irakasleak prestatzeko
eta sentsibilizatzeko plan edo programarik, ikasgelan ez
dira kontu horiek modu sistematikoan eta antolatuan jo-
rratzen, ez dago sexu-orientazioari eta genero-identitateari
buruzko material zehatzik eta egun erabiltzen diren mate-
rial didaktikoetan ez dira bizikidetza eredu berriak islatzen.
Halaber, egiaztatu dugu ez dagoela jazarpen homofoboa
berariaz jorratzen duen mekanismorik -gero eta ikerketa
gehiagok argi utzi duten arren ikastetxeetan jazarpen mota
hori askotan gertatzen dela eta ondorio larriak dituela-. Hala
eta guztiz ere, ematen du zehaztasun hori ez dela behar be-
zala aintzat hartu eskolako jazarpenari erantzuteko protoko-
loan. Zentzu horretan, irakasleek antzeman dute hezkuntza
sistemak ez diela inolako laguntzarik eskaintzen gai horiek
behar bezala jorratu ahal izateko. Hala adierazi da Euskadin
egindako landa-lanean, Rainbow Europako testuinguruan,
geroago aipatuko dugunez.
Ararteko erakundearen iritziz, haurrekin eta gazteekin
ikastetxearen eremuan eta elkarteen eremuan lan egitea
funtsezkoa da, sexu-orientazioan eta genero-identitatean
dagoen aniztasuna erabat onartzearen aldeko hezkuntza
eratuz gazte-gazteak direnetik. Zentzu horretan, haurtzaro-
tik errealitate hori kontuan hartzen duen hezkuntzaren gara-
pena irmotasunez jorratzea ezinbestekoa da:
■■
beharbada bazterkeria pairatzen duten haur, nerabe eta
gazteei laguntza eta konpainia eman ahal izateko. Izan
ere, oraindik gaur egun sexu-orientazio edo genero-
identitate desberdinak zailtasunak eragiten ditu adinga-
been gizarteratzean.
■■
gazte-gaztetik errespetuan, berdintasunean eta askata-
sunean oinarritutako balioak irakastea, aniztasun afekti-
bo-sexualaren aurkako aurreiritziak eta eginkizunak eta
genero-identitateak zalantzan jartzen dituzten ideiak be-
hin betiko gainditu ahal izateko.
■■
modu horretan, ikastetxea toki seguru bilakatuko da,
adingabeen eta nerabeen garapen pertsonal zoriontsua
bermatuko duena eta aniztasuna barne hartzen duena.
Bestalde, beste gai hau ere jorratu behar da: familiei, irakas-
leei eta zentroei nola eman aholkuak eta informazioa eta
nola lagundu, ikastetxeetan haur eta nerabeen identitate
aniztasunari eta genero-rolei dagozkien egoerak edo por-
taerak sortzen direnean. Halako egoerak, jakin ahal izan
dugunez, oso adin txikietan ere gertatzen dira. Erakunde
honek gai horri heldu dio Eusko Jaurlaritzaren Berdindu-n
LGTBen eskubideak babesten diharduten elkarteekin, eta
gai horren bilakaera aztertzen jarraitzeko asmoa du 2013.
urtean barrena.
2012
ko
T
xostena
54
(
II). Eskubideak urrratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
II
Aurrekoa ikusi