4.5.
Azterketaren prozesua
Bildutakoaren gaineko bi interpretazio mota egin dira. Bata
ohikoena da: esanahi-nukleoak ateratzea, hots, errepikatzen
diren eta asmo subjektibo berean ugariak diren diskurtsoko
eremuak. “Unitate semantiko” mota horiek errepikatzeak
balio erkagarria ematen dio diskurtsoari, neutraltasunetik
urruntzen baitu. Asmo subjektibo argia duten era horretako
mezuak antzematera bideraturiko azterketaren bidez egiten
da ikerketa. Halaber, askotariko konnotazioarekin kokatzen
da asmo hori taldearen diskurtsoan, askotan kontrakoa. Ho-
rrek tonu ideologikoa eta dialektikoa ematen dio taldearen
diskurtsoari.
Ikerketa lanean, lehenik eta behin, esperientziak utzi duen
eragin subjektiboa azaltzearen gaineko ikerketa arloa propo-
satu besterik ez du egiten ikerlariak, kasu honetan EAEko
espetxeetako presoen buruko osasunaren egoera. Nahikoa
helburu irmoa dela ematen du, nahikoa esperientzia dagoen
gaia proposatu baita, edo, batzuetan, ikerketaren arloarekin
diskurtso koherentea sortzeko moduan komentatua.
Bigarrenik, esanahi-nukleoak identifikatzeko lana dago, tal-
dean sortutako diskurtsoaren hitzez hitzeko azterketan oina-
rrituta. Azterketa hori egiten da berbazko eta ez berbazko
elementuak zein diren jakinda (taldeko gidari gisa parte har
tzea), pertsonen arteko lana egin ondoren, talde bakoitzaren
“
tenperatura”, asmo edo tesi zehatzaren alderdi nabarme-
nenei buruz.
Azterketaren emaitzak baliagarriak dira, zenbait faktore adie-
razten baitute:
¦
¦
Talde bakoitzaren kezkarik nagusienak.
¦
¦
Iritzien asmoa.
¦
¦
Esanahi-eremuetan taldekatzea.
¦
¦
Errepikatzen diren diskurtsoak.
¦
¦
Gero eta maizago egiten diren diskurtsoak.
Taldearen tesi hori lagungarria da arlo tematiko eta diskur
tsiboen matrizea ezartzeko, non esanahi-nukleoak kokatzen
diren, baita nukleoen kalifikazioa ere “kolorearen” aldetik:
hotza ala beroa, positiboa ala negatiboa, indargune edo ahu-
lezi instituzional gisa. Hala ezarri ziren azterketaren emaitzak
sailkatzeko hiru arlo tematiko hauek:
¦
¦
ARLO KLINIKO TEKNIKOA:
Arlo honetan, aurkikuntza
klinikoaren esanahia taldekatzen da, hots, buruko gaixo-
tasuna antzematea eta presentzia espetxeen eremuan,
haren sintomak eta adierazleak eta hainbat eremutatik
gaixotasunari ematen zaion erantzuna ere: klinikoa, admi-
nistratiboa, juridikoa, erregimenekoa, etab.
Arlo nagusia eta esanahi handienekoa da, haren esanahi-
nukleoak egoera zehatzei dagozkielako.
¦
¦
KULTUR ARLOA:
Arlo honetan, taldeek buruko osasuna-
ren arloan, buruko gaixotasuna duten pertsonen eta euren
buruaren aldetik nagusi diren kultur balioen aurrean duten
jarrera bildu da. Jarduketa, ekimen eta inertzia instituzio-
nalak dakartzaten balioak ere deskribatzen dira, positi-
boak edo negatiboak.
¦
¦
ANTOLAKUNTZA ARLOA:
Buruko gaixotasunak fun
tzionamendu instituzionalean maila guztietan duen era-
ginarekin lotutako esanahi-nukleoak taldekatzen dira
arlo honetan, beste erakunde batzuekiko harremanetan
nahiz barne mailako funtzionamenduan eta prozedu
retan.
Guztira 12 indargune eta 10 ahulezi identifikatu dira, ondoko
taulan zehaztuko diren arlo tematikoen arabera banatuak.
KLINIKO TEKNIKOA KULTURAKOA ANTOLAKUNTZAKOA
INDARGUNEAK
8
3
1
AHULEZIAK
4
2
4
4.6.
Talde tesiak
Ikerketaren xedeari erantzuten dio talde bakoitzak. Antzeko
gidoiarekin aurkeztu zaie talde guziei helburua, betiere era-
ginpeko eremu bereziak ematen duen diskurtso berezia
sortuz.
Espezifikotasun hori desegin egingo da esanahi-nukleoaren
adostasunaren inguruan, baina interesgarria da aparteko
ekarpen gisa jasotzea, baita gida ere. Gida horretan biltzen
dira taldeek ulermenerako izan litzaketen gakoak eta gertae-
ra berari aurre egiteko estrategia desberdinak buruko gaixo-
tasuna espetxeen eremuan.
Ez litzateke egiazkoa izango testuinguruak irudipenetan
duen eraginaren balorazioa aintzat hartzen ez duen edozein
azterketa. Hori abiapuntu izanik eta espetxeen eremuak,
erabateko erakunde gisa, parte hartzen duten eragile guztiei
eragiten diela jabetuta, gure ustez talde bakoitzak fenome-
noari buruz duten irudipen espezifikoa azaltzen duten zen-
bait gako aipatuko ditugu. Gako horien bidez, talde bakoi
tzaren zatizko ikuspegia interpreta daiteke, eta erraztasunak
ematen dira egoera globala ulertzeko eta guztiaren gaineko
baterako ikuspegi koherentera hurbiltzeko.
OSASUN TALDEA
Hitz gakoa: azalpena
¦
¦
Osasun ikuspegiak irudipen sakona ematen du buruko
gaixotasunak espetxeetako lanaren xede gisa duen
garrantziaz.
¦
¦
Klinika arloa adierazteko eta tratamendu psikologikoa eta
farmakologikoa ezartzeko baliabidetzat hartzen du espe
txe eremua.
¦
¦
Ezkorra da buruko gaixotasunaren bilakaeraren gaineko
espektatiben aldetik, batez ere buruko nahasmendu la-
rriaren inguruan, dela esperientzia klinikoa beragatik, dela
espetxetik irtendakoan gizartean dagoen ingurunearen
ezaugarriengatik. Izan ere, ezegonkortasuna dakar ingu-
rune horrek.
¦
¦
Badago buruko gaixotasuna izatearekin loturiko ahulta-
sunaren inguruabarrekin uztartzen den erantzukizunari
buruzko azalpena. Ongintza izaerakoa da laguntza ema-
teko modua, paternalista, jokabideak patologian oinarri-
tuta azaltzen saiatzen dena.
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
54
(
VII). Landa-azterlana
VII
Aurrekoa ikusi