Are gehiago, zenbatetsitakoaren arabera, 2012an EAEko
familien % 8,10ek dituzte euren kide guztiak langabezian,
hau da, duela bi urte besterik ez egoera horretan zeuden
familien bikoitzak. Kasu horietan pobrezia-arriskua % 7,3tik
(
tasa orokorra) % 45,7ra igotzen da.
(4.
taula)
Kide guztiak langabezian dituzten familien %.
EAE eta Espainiako bilakaera 2006-2012
Lurralde
eremua
Eskura .
dagoen
azken datua
Aurreko urteetako datuen .
seriearen bilakaera
2012
(
III. hiruhilekoa)
2010
(
III. hiruhilekoa)
2008
(
III. hiruhilekoa)
2006
(
III. hiruhilekoa)
EAE
8,10
4,71
2,63
2,51
Espainia 13,36
10,00
5,02
3,28
Iturria:
.
EIN
Ikusten dugun moduan, langabeziaren eta pobrezia-tasen
arteko lotura dago, baina eraginak garrantzi gehiago edo
gutxiago dauka gizarte babeserako sistemen erantzuna-
ren arabera. EAEko pobrezia-tasak Europar Batasunekoen
azpitik eta, bereziki, Espainiako batez bestekoaren azpi-
tik kokatzea Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren eragin
positiboari lotzen zaio gehienbat. Prestazio horiek, kasu
batzuetan, mantentze-pobreziaren atalasea gainditzeko
aukera eskaintzen dute eta, beste batzuetan, atalase horren
eta eskura dituzten diru-sarreren arteko aldea murrizteko
aukera.
Hala eta guztiz ere, aipatu beharra dago, prestazio horiek
jasotzeko eskubidea mantendu bada ere, krisiaren eragina
nabaritu dela, izan ere, hileroko zenbatekoa murriztu da eta
prestazioak eskuratzeko baldintzak zorroztu dira. Horrega-
tik, bereziki garrantzitsua izango da lan honetan aurkezten
diren adierazle multzoaren bilakaeraren jarraipena egitea,
neurri batean, sistema honek krisi egoeretan duen indarra
ebaluatzen lagundu baitezakete.
Edukien azken multzoan, arlo jakin batzuk aipatuko ditugu:
hezkuntza, osasuna, aisia eta parte-hartzea. Arlo horiek
haurrentzat izugarrizko garrantzia duten arren, epe ez oso
luzean begi-bistakoak izango dira krisiaren eraginak eta
gastua murrizteko erabaki politikoek horietan izango dituz-
ten ondorioak.
Ez da harritzekoa
hezkuntzari
eskaintzen zaion garran-
tzia, izan ere, bertatik helduaroan garatzen joango diren
aukera eta jarrera ugari sortzen dira. Hezkuntza ikastearen
sinonimoa da, norbere garapenaren edo gaitasun pertso-
nal eta sozialak eskuratzearen sinonimoa, baina baita lan-
merkatuaren aurreko aukerena, sarrera ekonomikoetarako
aukerarena eta, ondorioz, norberaren zein gizarte guztia-
ren pobrezia murriztearena. Horregatik, gaur egiten du-
gunak eta ez dugunak etorkizunean eragina izango du eta
hezkuntzan egindako inbertsioa gizartearen garapenerako
eta kohesiorako ardatz nagusietako bat bihurtzen da.
EAEn, zentro publikoetako lehen hezkuntzako gastua guzti-
ra (843.684 € 2009an) zein sistema publikoan lehen hezkun­
tzako ikasle bakoitzaren batez besteko gastua (6.551,3 €
2009
an) handitu egin da azken urteetan. Zehazki, 2009an
ikasle bakoitzeko egindako inbertsioak % 14 egin du gora
2007
an egindako inbertsioarekiko.
Hala eta guztiz ere, hezkuntza sisteman egindako in-
bertsioa, garrantzitsua izanik, ez da adierazle nagusia
sistemaren eraginkortasuna edo hezkuntzak pertsonen on-
gizatean eta pobrezia-tasak murrizterakoan duen eragina
neurtzerakoan.
bezalako az-
terlanek argi uzten dute pobreziaren eta eskolatze-tasen ar-
teko lotura. EAEk eskolatze-tasa altuak ditu 17 urtetan, ia-ia
ehuneko ehun 2009-2010. ikasturtean (%98,6), Europako
batez bestekoa baino 10 puntu inguru gehiago.
EAEko balioak oso onak diren arren beste herrialdeekin
alderatuz eskolatze-tasei edo ikasketak goizegi uzteari
dagokionez, ezinbestekoa dirudi ildo horretan ahalegina
mantentzea ongizate-maila altuagoak lortzeko eta pobrezia-
tasak mantentzeko etorkizuneko ongizate-kotak bermatze
aldera.
(23.
grafikoa)
Eskolatze-tasa garbia 17 urterekin. EAE eta
Espainiako bilakaera 1999-2010
88,3
1999/2000
ikasturtea
2004/2005
ikasturtea
2009/2010
ikasturtea
EAE
91,1
92,4
98,6
Espainia
74,9
74,8
83,6
Europan
Iturria:
.
Oharra:
EAEko eta Espainiako datuek Araubide Orokorreko irakas-
kuntza, Arte Plastikoak eta Diseinua, Kirol Ikasketak eta Ikasketa
Artistikoetako goi-mailako gainontzeko ikasketak barne hartzen di-
tuzte. Europa mailako azken datuak 2008/2009koak dira.
Hezkuntza sistemarekin gertatzen den moduan,
osasunean
egindako inbertsioa ezinbestekoa da herrialde baten gara-
pena neurtu eta Hitzarmenak zehaztutako itxaropenak be-
tetze aldera. EAEk 2009an Barne Produktu Gordinaren ia
2012
ko
T
xostena
61
(
I I I ) .
A z t e r l a n a : K r i s i a r e n e r a g i n a h a u r r e n g a n : E A E k o e r r e a l i tat e a
III
Aurrekoa ikusi