Arartekoaren 2024IR-2179-23Ebazpena, 2024ko martxoaren 25ekoa
Laguardiako Udalari gomendatzen zaio egiaztatu dezala behar bezala betetzen dela etxebizitza batean osasungarritasun-baldintza egokiak bermatzeko betearazpen-agindu bat
Laguardiako Udalari gomendatzen zaio egiaztatu dezala behar bezala betetzen dela etxebizitza batean osasungarritasun-baldintza egokiak bermatzeko betearazpen-agindu bat
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Guardiako Udalari gomendatzen zaio behar bezala izapidetu dezala udal bide publiko baten zati bat okupatzeagatiko salaketa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Guardiako Udalari gomendatzen zaio trafikoko araudia hausteagatik jarritako zehapen bat indargabetzeko (zehapen-prozeduraren zk.: 0489250).
Guardiako Udalari gomendatu zaio erantzun diezaiola bere garaian formalizatutako salerosketa kontratua eskritura publikora igo ahal izateko beharrezko izapideei buruzko eskaerari.
Lekeitioko Udalari hau gomendatzen zaio: komunikazio-sistema orokorreko lurzorua lagatzeko gauzatu zen hitzarmenean adostutako obren egikaritze okerrari buruzko eskaera egoki izapidetzea.
Laguardiako Udalak ondoko lur-zatian obrak egitearen kontrako salaketari erantzunik eman ez ziolako hasitako esku-hartzea amaitutzat ematen da.
Guardiako Udalari gomendatzen zaio ondare erantzukizuneko espediente bat izapidetzen amai dezala, berariazko ebazpena eman eta jakinarazita.
Guardiako Udalari gomendatzen zaio berariaz erantzun diezaiola herritar batek egindako eskaerari.