Arartekoaren 2020R-1949-19 ebazpena, 2020ko martxoaren 12koa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Mallabiko Udalari gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola hirigintza lizentzia eskaera bati.
Lekeitioko Udalari hau gomendatzen zaio: komunikazio-sistema orokorreko lurzorua lagatzeko gauzatu zen hitzarmenean adostutako obren egikaritze okerrari buruzko eskaera egoki izapidetzea.
Mallabiko Udalari gomendatzen zaio Mallabiko (...) industrigunean dagoen txatar-parkeko jardueraren sustatzaileari ingurumen arloko legedia betearazteko.
Lekeitioko Udalari gomendatu zaio elkarte gastronomiko bati ostalaritza-establezimenduak eta antzekoak arautzen dituen ordenantza betetzeko agin diezaiola.
Lekeitioko Udalari gomendatu zaio lurzoru urbanizaezinean dagoen eraikin bat berritzeko emandako hirigintza-lizentzia berrikus dezan.
Mallabiko Udalari egina, kautelazko neurri gisa, herri horretako auzo batean garatzen den zabortegi jarduera ixteko agindua eman dezan, eta haren titularrari kaltetutako ondasunak lehengora ditzala es