Arartekoaren 2018R-1094-16 Ebazpena, 2018ko abuztuaren 3koa.
Oiartzungo Udalari Aiako Harria natur parkean eraikigarritasuna gehitu gabe borda bat berritzeko obren aukerari buruzko hirigintza kontsulta berariaz ebaztea gomendatzen diona.
Oiartzungo Udalari Aiako Harria natur parkean eraikigarritasuna gehitu gabe borda bat berritzeko obren aukerari buruzko hirigintza kontsulta berariaz ebaztea gomendatzen diona.
Oiartzungo Udalari iradoki genion beharrezkoak ziren neurriak har zitzan, ostalaritza establezimendu batek izan zitzakeen irregulartasunek aldamenean bizi ziren pertsonei kalterik ez eragiteko.
Sopuertako Udalari gomendatzen zaio udal ondasun komunalei buruz eskatutako informazioa emateko.
Sopuertako Udalari gomendatzen zaio azken bi urteetan lur-zati publiko zein pribatuetatik zura atera duten enpresei buruzko informazioa emateko.
Sopuertako Udalari gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola herritar baten eskaerari. Edateko ura banatzeko hodi bat aldatzeko eskatu du, zuntz-zementua baitu horrek.
Sopuertako Udalari gomendatzen zaio, Bilbao Bizkaiko Ur Partzuergoari datuak ematean, xede horretarako beharrezkoak direnak bakarrik eman diezazkion eta auzotarrei emandako erregistroen eduki zehatzar
Bilboko Udaltzaingoaren atestatu batek hura bideratzea eragin zuten gertaerak behar bezala adierazi ez zituela salatzen zen kexan izan duen jarduketa amaitzen da.
Oiartzungo Udalari gomendatzen zaio egindako eskaera baten izapidea sustatu dezan eta egindako eskaera bakoitza erantzun dezan.
Sopuertako Udalari gomendatzen zaio ebatz dezala eskorga bide baten legezko egoera, aurretik nahitaezko instrukzioa eginda.
Oiartzungo udalari egina, interesdunak udal erroldan sartzeko egin zuen eskabidea onar dezan.