YouTubetwitterrss
 
 
 

www.ararteko.eus
99zk. / Iraila 2022

 
 

 

 

 
separador de noticias

Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen biltzarra

Ararteko erakundeak antolatutako topaketa horretan, honelako gaiez eztabaidatu da: COVIDaren eragina eremu urriko hizkuntzetan, gizarte-sareek hizkuntza-komisarioei dakarzkieten erronkak, edo hizkuntza ofizialek zer eginkizun duten herriaren defendatzaileen betekizunen testuinguruan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Energiaren Euskal Erakundeari gomendatu dio ezezta dezala Ibilgailuen 2021 Renove Planaren barruan ibilgailu bat erosteko laguntza-eskaera bat ukatzeko erabakia

EEEk ez zuen onartu laguntza, izan ere, bere ustez, bidalitako agirietan ez zetozen bat laguntza-eskatzailea eta baja emandako ibilgailuaren titularra. Kexagileak errekurtso bat jarri zuen, eta ukapen hura berriz azter zedin eskatu. Alegatu zuenez, EEEk Trafiko Zuzendaritza Nagusitik (DGT) lortutako agiria osatu gabe zegoelako ez zetozen bat datuak.

 

EBAZPENA

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Amurrioko Udalari gomendatu dio ez dezala salatzaileen datu pertsonalik adierazi administrazio-prozeduren jakinarazpenetan

Uste du, Udalak datuak tratatzeko legitimazioa izan arren, bere eskumenen esparruan, administrazio-jarduera batean hirugarren interesdunei jakinarazitako ebazpenean salatzailearen datu pertsonalak adierazteak datu-lagatzea dakar berekin, eta, horretarako, lagatzea gaitzen duen oinarri juridikoa bete behar zuen.

 

EBAZPENA

 

 

 
separador de noticias

Lanbidek herritar baten etxebizitzarako prestazio osagarria bukatzeko erabakia baliogabetu ondoren, Arartekoak bere jarduera amaitu du

Herritarrak 80 urte ditu, eta %59 desgaitasuna. Azaldu zuenez, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak etxebizitza bat esleitzeko proposamena egin zion, baina berak ez zuen onartu, etxebizitza industrialde batetik gertu zegoelako eta oinarrizko zerbitzuetatik (anbulatorioa, supermerkatua edo farmazia) urrun; orduan, Lanbidek etxebizitzarako prestazio osagarria bukatzea erabaki zuen, eta kexagilea ez zegoen ados erabaki horrekin.

 

EBAZPENA

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak gomendatu du berriz azter dadila unibertsitate-ikasketak egiteko beken eskaerak eta gainontzeko izapideak nahitaez elektronikoki egin beharra arautzen duen dekretua

Herritar batek Arartekora jo zuen, ez baitzituen epe barruan aurkeztu bere alabari unibertsitate-beka bat emateko hainbat agiri, izan ere, ez zeukan ziurtagiri digitalik telematikoki aurkezteko, eta posta zerbitzuaren bitartez egin zuen.

 

EBAZPENA