Arartekoaren ebazpena, 2009ko abenduaren 23koa
bukatu da ofizioz hasitako jarduna, gure autonomia erkidegoan izapidetzen diren hirigintzako planek duten ingurumeneko ebaluazioaren beharrari buruzkoa.
bukatu da ofizioz hasitako jarduna, gure autonomia erkidegoan izapidetzen diren hirigintzako planek duten ingurumeneko ebaluazioaren beharrari buruzkoa.
Bergarako Udalari gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala tramitatzeko eta txakurtegi erabilerak behin betiko eragozteko.
Bermeoko Udalari gomendatzen zaio baliogabe dezala hirigintza araudia urratzeagatik ezarritako zigor bat.
Belauntzako Udalari gomendatzen zaio berariaz erantzun diezaiela egindako eskaerei.
Sondikako Udalari gomendatzen zaio udalerriko auzokide batzuek salatu dituzten jarduera eztabaidagarriak legeztatzeko espedientearekin jarrai dezala
Gasteizko Udalari egina, jatetxe bat handitzeko baimen-eskabidea ebatz dezan, eta han burutzen den jarduera ingurumena babesteko araudiarekin bat datorren ala ez ikuska dezan.
Galdakaoko Udalari egina, Zuatzaurre auzunean bitartekaritzarako ituna bete dezan.