Arartekoaren 2020R-1859-20 Ebazpena, 2020ko abenduaren 18koa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Urretxuko Udalari gomendatzen zaio berariaz ebatz dezala hirigintza espediente bateko dokumentazioa eskuratzeko eskaria.
Gasteizko Udalari gomendatzen zaio berariaz ebazteko hirigintzako ituntze- batzarraren erabaki baten aurka aurkeztu zen gora jotzeko errekurtsoa.
Debako Udalari gomendatzen zaio berariaz ebatz dezala hirigintza-informazioa bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko eskaria.
Elantxobeko Udalari gomendatzen dio dokumentazioa ikusteko aurkeztu diren eskaerak berariaz eta modu arrazoituan ebatz ditzala.
Karrantzako Udalari gomendatzen zaio bere etxebizitzaren mazela bateko lur jausiengatiko salaketak berariaz eta behar bezala arrazoituta ebatzi ditzala.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egina, lanbide heziketako irakasleen kidegoan sartzeko interesdunak alegatu duen ikasketa-espedientea baliozta dezan.
Amurrioko Udalari egina, Lekamaña auzoan familia bakarrarentzako etxebizitza bat eraikitzeko hirigintza-baimena eman dezan.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari egina, Ertzaintzako funtzionarioen bizilekuzko betebeharra egoki erabil dezan.
EHUri egina, kexagileari agiri jakin batzuk ikusteko aukera ziurta diezaion. Agiri horiek Diziplina Batzordeak sortuak dira, interesdunari egotzitako egintza eta adierazpenekin zerikusia duten isilpek